Poesie 2011 - 2012

Rouge Basque

Rouge basque

 

Etxeko leihoak itxita daukazkit

Eta zergaitik nik hori zinez badakit.

Banireki itoko zintuzket, tsunamiz

Uholde gorrian, odol itsasoan igeriz

Hatsa ezin harturik, emozioetan ibiliz.

Nahiago bakarrik, igerikan, asma unetan

Dardarez, dirdirez, galdurik, iturri beroetan

Inork ez  iezadala leihoa zabaldu

Nere irekin borbora ez dut nahi azaldu.

Eta bota diat abisua,

Itxirik daukadan leihoa,

Leihatila gorrikoa

Euskal Herrikoa

Barnetik baitauka emanik gakoa.

Zur-argi gorriak doihu bere agindua

Gelditzekoa!

Euskal etxekoaren aholkua,

Barnekoa

Aterik gabekoa.