IUU ( ilegal, undeclared, unregullated)
Somaliako gosea ezin asea eta oihartzunik gabeko oihua
lurradarraren zorrotza limaztatua, « IUU »-k lehundua,
« Ilegal, Undeclared, Unregullated » izenekoa.
Uhaingaina kanpotar arrantzalez inbaditua
itsas bazter gardena, kupel toxikoz kutxatua
hezurretan dagoen herria, gosetua,erradiaktibitatua !
Elikarik gabekoa eta atuna sos itunaren lekukoa
Eraso zibilizatua, armadako untzien gainekoa
Dirua armez defendatua, agian hamaikagarrenekoa,
arma ofizialez, interesen alde antolatua
Frantses Espainolen indar ekonomikoa.
Piraten aurka asal omen beharrezkoa
bertako beltz kolorea gorritzen duen euroa
Euskal ikurriña eta espainiko kolorekoa.
Zer nazka!!! Herri xumea hiltzera kondenatu, orroa
nuklear zakarrez, gosez eta armez erasotua
Eta aitzaki bat oraindik hartzekoa
suntsitzeko dagerren herri arriskutsua,
Zalantzarik gabe lanjerrez jositakoa,
munduko herrialde peligrosarenetakoa,
piraten iturri natural bihurtutakoa.
Hiztegi zaharrean harturiko hitz zentzugabekoa
Ongi aurkitu duten asmaturiko estakurua
Baina Pirata nor ote ? Erantzuna dudarik gabekoa :
Estatuaren izenean armak hartzen dituen alua
lapurkeritan aberasten den barku indartsua
Itsasotan dabogan armez hornitako barkua
eta gobernuen baimenez dabilan itsasuntzi armatua.
Somalia proteinik gabe uzten duen ohoin amorratua
Idorkerian sortu den barneko kaosaren aliatua
libertate osoz erailtzea baitu kontrolik gabekoa
eta ahantziz golfotik doan petrolioa
interes handien diru iturri paregabekoa
itsas garraioren ama bedeinkatua.
Ai ama ! Gaixoa! Zer ote desoreka gastrikoa ?
Azal larru zornatzearen agertze ustegabekoa ?
Odol isurtze larria eta biriken eritasun hatsagabekoa ?
desformazione ikaragarrien ondorio izugarrikoa.
Gogoan diat “ Txori handi” euskal izeneko barkua
hantxe faena egitera aspalditik Bermeotik etorritakoa
ikurriña airean hegaldakan zeukan patriotikoa
armadaren babesa eskatu zuen horietakoa
Euskal itsasoa jada husturik utzitakoa
urre berriaren bila Afrikara abiatutakoa
IUU motako arrantzetan ibilitakoa
bihotz eta arimarik gabekoa
diruaren truke, heriotza hedatzen dituenetakoa
PNVkoa, ala alderdiak defentsa harturikakoa
Madrilen euskal arrantzale eraileen defenditzaile ohikoa
sosaren amodioz eliztiar gisa hazitakoa
Hobenduna? Ez baita berea kupel toxikoa,
arrantzan aritzeko baitu deretxua
gaixo armadore azal txurikoa…
Pirata izan nahi nuke, burezur beltzekoa
aberats untzi tripadunen benetako erarioa
Sandokan, Sopite edo Fracassen antzekoa.
egin iezatela ezpaten egiazko Tobera, hirugarrenekoa
Otoitz gorrietan itoko den azken azkenekoa.