Izadiak ene belarriak jotzen ditu, zinez
Neurkadez, doinuez, isiltasunez.
Musikaz baino lehen sorturiko ahotsez
Errotik datozenez, menditik detsitenez
Haizearen dardarekin jaiotzen direnez
Erreketan jauzika isurtzen zaizkidanez
Eta hatsaren soinuaz gizakitzen zaizkigunez.
Izadiak ene begiak jotzen ditu, zinez
Kolorez, formez eta bolumenez
Artea baino lehen sorturiko lerdenez
Lurrean daudenez, harrietan, enborretan dagertenez
Uretan digerizenez, zeruan dagaldatenez
Gauez eta egunez
Datorkidatenez
Eta ninikaren dirdirez gizakitzen zaizkigunez
Izadiak ene gogoa zizelkatzen du, mailuez
ezikus daitezkeenez,
trumilka datorren erreka baten pare, idaztera deramadanez
et halaxe nahi dut atera, ulerkorra den ulergaitzez
sentimenduez
eta sentsazioez
Ti-ta baten indarrez
Kabroia Tori! Mendeku gozoez
Abstraktua, izadiaren aita
semea eta izpiritu saindua
Izaditik isuria baita
Lekukotzat begia, belarria eta zentzua