Poesie 2011 - 2012

Gizakia

Gizakia

Gizakia infinituan deus ez da, hutsa
hutsean dena da, ez iputsa
dena eta hutsaren artean aldiz erdi hutsa.

Kapitain Jainkorik behar ote du hori izateko?
hutsa izateko agian, giza izatea baino zailago baita
gizakiak dakien bakarra Jainko pila bat asmatzea delako
Zeratarako? Yemen, Sudan edo Somalian galdegin
Idorkeria eta gosea otoitzat daukan jainko potoloa.
Eta Big bangen ondoko azken argi asmatzaile biziak
Bizi laburra duen gizakiak bizi luzeko Jaikoak asmatu
Agian,Jainkoak bera bezalakorik ez zuelako nahi?
Iraunkorrarik ez, konpetentziarik ere ez!
giza bizi luzean, jainko bilaka daitekeelako
jadanik izango luke bizarra eta hainbeste urteko ile luzea
zalantza airean delako, ea beste zerbait ba ote duenez
lurtarrak hala erailtzeko, gosetzeko eta sufriarazteko,
metxa pizten duen kreatzailea izkutuan dago
Agertzea ez baita berea, ez baita bere txanda
eta eztanda! ez xuri gaizoak gimnasia egiten, etzanda
bizkarra atxikitzen duten abdominalak gogortzen.
Halere zerbait da ezer baino hobegoa.
Gora gorputza zaintzera erematen duen Jainko txuria
hemen, hor, han, itxura baizik zaintzen ez den tokian.

Hau ez da unibertsoa, multibertsoa baizik
Jainkoa inutila bihurtzen duen multibertso eztandagarria.
Hamarreko ttxikia multi bertsoz egina da
Zortziko handiaren pare, inoiz unibertsoa
bostekoa eta laurekoa, Euskal Herrikoa.

Ortotsa eta zimista beti izan da jainkoa
beldurra eta izualdura ozenki ematekoa
goraipatuz berezikicinfernua
Ikara eta izutik sortu baita mundua.
Aski da biblia irakurtzea, dena mehatsu, dena beldur.
Emea baino, arra, total arra, arra terrestrea segur

Eta 120ko bularrrak dituen jainkotsa isilik dago,
hedoein gainean hanka zabalik
monstru txuria erditurik
arrakeria sortu nahirik.
sakrifikazioaren bidez barka daitekeena
Moises, Abraham eta Kain hor, Mariri begira
Atarrabi eta Mikelats bixkiak lingardetan odoltuak
oraino ateratzekoak
Kristautasuna oihalean, ea noiz erdituko den behingoan
Eta gero? Heriotza! Han hor hemen. Jainkoaren izeneko zanpatze galanta
Plagak, Herodes, Jainkoak sorturiko Herodes.
umeak zanpatu baino lehen ferekatzen eta bortxatzen zituenak
Eta eskola egin, pedofilian hazi bere semeak.

Otoi! Gure aita zeruetan zirena, egon zaitez goien betiko!