Isilik hobe
Listu egin nahi diet
Denei
Zuei
Diruzale guziei
Bizi arrazointzat dirua dutenei,
Zozoei
Gorpuzlariei
Axolakabei
Haien agintariei
Hiru, lau, bost, sei
biek bat egiten dutenei.
Badakitelako
Nola eta nolako
traizioa gizari egin dioten,
Handia egin dutelako
Ukapen hutsa
Galdu dutelako funtsa
gozatzeko diru eta kutxa.
Eta sosaren truke garbigelan lasai dutxa.
Kontzientzia xuritzeko,idor blusa.
Bihotzean dut nazka hutsa
Giza kabroi iputsa
Eta putza ,
Ezin diet gorde eta izkuta,
Tirrit eta turruta.
Eta euskal txuriak denak zutik, lotsa gaberik, aiuta!
Eskutan agerki dute Deia eta turuta
Jotzeko « Gora Euzkadi askatuta ! »
Doinu hitsa txistukatzen dutena
Konformismoaren airez haizetua, dena,
hizki handiz titulatua, « eukitzearena ».
« Xo! isilik otoi indigena,
maiteko dut isilik dirauena
itxura txukuna daukana,
azkenean, funtsa gutxi duena.
eta gorrotatu kantua maite ez duena,