Poesie 2011 - 2012
47 Gure ugartean
gure ugartean
« -Argazki bat atera nahi nieke, aita, itxoin pixka bat »
« -Ezetz, heriotzarekin ez dela jostatzen, seme »
“-Bainan begira denak inguruan daude, zergaitik ez ni?”
“-Hargatik! Eta ez nardatu otoi!”
“-Bainan begira andre ile argidun hura, eta galtza motxetan dagoen gizon potolo hura argazkiak ateratzen ari dira, zergaitik ez nik?”
“- Goazen hemendik, seme, goazen etxera!”
“-Circulen, circulen”---digu oihuka guardia zibil berde oliba batek.
-“Circulen, acá no hay na que ver, sigan palante que están todos fallecidos”
-“Denak itota daude, aita. Ikusi nahi ditut.”
“-Ala, goazen, polizia ez al duzu entzun?
“-Bai bainan besteak zer?”
-“Besteak turistak dira”.