Poesie 2011 - 2012

21 Izaditik izadira-IOI

 Izaditik izadira

Xo !

Izaditik banoa.

Izaditik urruntzean, izadia iturria dela badakit, malkoa

eta baztertzen dudan iturritik iristen naizen iturrira, ene gogoa,

iturria aurki dezadan, benetazkoa,

izadia izan nadin, izanezkoa.

Xo! Ez mugitu! Sendikortasunean nago,

aurkitu dudan emozio galdutik haratago.

So! Ez ikutu, ez apaindu gehiago!

Izadia hala baita, iturriaren ama bizia,

iturria itsaso bihurtu duen hazia.

Ene gogotik da iragan,

ene eskutik ere bai joan,

apaindura guziak galdurik

berriz ere iturrira iritsi, hemen, hor, han!

Gora abstrakzio erroduna!

Hilaunik gabeko euskal abstrakzioa,

funtsa benetazkoa baita, oinarrizkoa,

apaindura aldiz gehiegizkoa,

bainan kasu!

Funtsezko apaindura baldin bada,

apaindura ez da, funtsa baizik,

euskal funtsa abstraktua,

kutsadurarik gabekoa,

kopiaketatik ihes eginda,

erroz beteriko funtsa .

Sortze estetikoa euskal erroan kokaturik dago,

hantxe oinarriturik dago,

lezean,

izean,

bizian.

Aldaketa badator!

Txantxezkoa ez da,

atea joka dago

eta entzun behar dut,

derrigorrezkoa baitut

ikus,

entzun,

iku,

dasta,

usain,

irentsi,

ezagu

eta balia.

Ateak zabalik egon beharko du

edo itxirik,

bainan ez erdi irekirik edo erdi bultzaturik.

Itxieratik zabalera badoa,

kolpez,

indarrez,

enbata arinez,

atezainik gabe,

atezainik behar ez delako,

argia gurea delako,

atea zabalik dagoelako.

Bainan gure herrian atezain gehiegi badago, baitago.

Argiak traba ez gaitzala,

atea ixtera badoana,

emeki- emeki,

itzala sar dadin, atezain bihurtu dena.

Kaka zaharra!

Guk argia behar dugu,

argia baigara!

Pasabide zabala behar dugu

bizian aurrera joan gaitezen,

gu izan gaitezen,

gure nortasuna bizirik manten dadin,

gure izanak baduelako nahiko adin.

Egiazkoa,

funtsezkoa,

betikoa,

ez atezainek sartarazi digutena,

erdal haizeek ekarri digutena,

sartarazten ari zaigula badakiena.

Alde egin, otso eta hiena!

ez baigara gazteak,

egoitzatzat baigenituen lezeak.

Dena hasi zen bezala bukatzen ari zaigu.

Xo! So!

Isiltasuna lor dezagun,

soinutik isilera bagoaz,

betetik hutsera,

huts sakonera,

huts nahira,

huts betera!

Gora iturri hutsetik izadi betera pasatzen den iturri berria!

Gora funtsezko abstrakzioa!

Gora emozio abstraktoa!

Gora erroz beteriko euskal abstrakzioa!

Gora nere asmaketak sortu duen lurrikara dakarren emozioa!