Poesie 2007 - 2010

Xuri beltza

Beltza izan nahi nuke
Faltsukeriaren truke
Lur idorra betiko neretzat
Hezetasun berdea hiretzat
Hiri dekadentzia
Eni inozentzia
Nere bizirik ez diat nahi
Hor nagok hirearen zai.
Zin dagiak ez diadala
Inoiz ukatuko, argala
Eguzkia eta izerdi makala
Pateratuko ez naizela.
Bainan hik hitz eman otoi
Ez haizela izanen berekoi
Xuriz zurekoi eta dirukoi
Ez naukela ukatuko
Haizatuko eta botatuko
Badakikalako
nere hitza dudala irentsiko
Goseak itsasoratuko nauelako
Eta beltza izan haizen txuriari, kayuko
Hori duk ulertuko eta ni barkatuko.