Poesie 2007 - 2010

Oteiza et Txillida

Marik morroiak baditu, bat Odei, bestea Eate
Bainan inoiz lekua kendu nahi ez diote
Oteizarena, txillida ote ?
Ziur, Donostian izozki eta txokolate.
Bainan kafea hobe!
Zarauzeko kafe bortitz eta dotore
Bizia, itsasoa
jeinua, erasoa
harrile, otsoa
filosofoa eta teologoa.
Maisua!

Batzuek badute suertea
Agian, hiritarra izatea?
Fama laster hartzea
Itsasoak badauka bere ertzea.

Nik nahiago herria
Txikia
Handia
Garbia
Egia
Beria
Enia.

Eta behingoz, Jainkotik aparte adora daitekeen gizakia.
Eskerrik asko Oteiza!
Alzuza eta Leitza
Hiria bazterturik
Kontxaz nardaturik
Sutaz nazkaturik
Eta hasarreturik,
Poderea ukaturik
Aske sentiturik.

Bainan hara, beste harrileak
Edo ile hartzaileak*
Nafarroako harileak
Arimaren galtzaileak
Kondairaren ahanzleak
Gora txillida berriak!
Gora zerbitzari zitalak!

Mierda!

* Hispanismo hutsa, "tomar el pelo" esalditik hartuta.Gaizki egina baina ez gaizkia ontzat hartzen denean