Poesie 2007 - 2010

Nere komikia

Eztiki, amaren lezean gorderik
Lurrean troglodita.
Lasaiki, azal gogorik gabe, isilik
Gizonki, emeki hermafrodita.
Nagiki, gizakiengandik, muturik
Giltzatu natzaizu, ni ermita.
Nola iraun, leher behar behin unea etorrita
Argiki hitza hartu nahi eta azal kalapita
Eta urekin bota nere dinamita:
Gorroto ditut nik Opus eta jesuita
Klarisa edo karmelita
Higuinik renta per capita.
Oro hipokrita!
Izan nahi nuke faloide amanita
Eta denak bazkatu isilka
Mamiki,eztiki,larriki
Oro irauli,
Eta idatzi ene komikia.