Nik aldiz ezetz badakit, ez daitekeelako
odol gorrian Jainkoa itotzea, jotzea, banatzea
bitan, bi kolpetan, bat eta bestea, banaezinetan,
eta gizona hortik kanpo ibiltzea, kotxez, motorrez
sosez eta maitasunik gabe, txitxi gorritan, plaza erdian
hainbeste bide, kale eta hibai datozen plaza bizian.
Ipar mendebalean ez dago, ziur.
Agian ipar ekialdean? Indarra hartzen den lekuan?
Paletaz, xisteraz, xarez, zesta puntaz eta eskuz
Indartzen ari da, han baldin bada behintzat.
Gehiago hori sinisten diat bainan ezetz diote
batez ere indardunek eta hetsiturik kantatzen
elizan, eskolan, etxean, otoitz larritan.
Hego mendebalean ote den galdetu didate?
Galtzerdien artean, usainez beterik galduta
Ez dela possible hantxe preso egotea erantzun diet.
Zertarako merexi ote zuen semea hala sakrifikatzea
larruzko kartzela usaindutan bizitzeko, ez, ez eta ez!
Hego ekialdeak aldiz, ekialde guztiak bezala, energiaz beterik,
indar gehiago badauka, bereziki haurrak eta baloinak jotzeko
munduak jautsi emateko eta dantzan aritzeko
Bainan hain urrun dago, batez ere ipar mendebaletik urrun.
Iparrak eta hegoak aldiz denei begira daude, bat gainetik bestea azpitik
Eta Jainkoak zuzenki hor hartu izan luke egoitza,
batez ere goien, handik dena dominatzen delako
manatzen eta zuzentzen delako
Bainan nola sinetsi garunen artean bizitoki hartzea?
Hain bigunak baitira, hain likidatsuak eta goxoak,
Kontuz !! Gaistoak, gehienak.
Agian goititik dena ikusteko eta barkatzeko?
Hainbeste lekuko hori ukatzeko baita, sinesgaitza ezta ?
Nik gehiago uste diat hegoaldean bizi dela,
marroi eta beltzen artean, husturik, urtsurik
irtenbidea harturik, asperturik, trumoiez beterik
jarririk, zikinkerian itorik, paperik gabeko idaztokian geldirik.
Nola adierazi bestela hainbeste gaistokeri, basakeri
Berekoizkeri eta erailkeri.
Kakeri eta tirriteri!
Airea harturik badoa, Jainkoa, gora
Laino artera, lurrinen artean amaren etxera.
Ez uste, berak ere ama maite bat izan baitu
Berea, ez bere semearena, eta kotxea harturik
Zeruko izotzaren gainean lerratzen dabilki, buru buztanki
Beherantz begira, irriz. Zer pena !