Poesie 2007 - 2010

Izaditik izadira

Xo !
Izaditik banoa.
Izaditik urruntzean, izadia iturria dela badakit, malkoa
Eta baztertzen dudan iturritik iristen naizen iturrira, ene gogoa
Iturria aurki dezadan, benetazkoa
Izadia izan nadin, izanezkoa.

Xo! Ez mugitu! Sendikortasunean nago
Aurkitu dudan emozio galdutik haratago.
So! Ez ikutu, ez apaindu gehiago!

Izadia hala baita, iturriaren ama bizia
Iturria itsaso bihurtu duen hazia.
Ene gogotik da iragan
Ene eskutik ere bai joan
Apaindura guziak galdurik berriz ere iturrira iritsi, hemen,hor, han!
Gora abstrakzio erroduna!
Hilaunik gabeko euskal abstrakzioa.
Funtsa benetazkoa baita. Oinarrizkoa
Apaindura aldiz gehiegizkoa.
Bainan kasu!
Funtsezko apaindura baldin bada,
Apaindura ez da, funtsa baizik,
Euskal funtsa abstraktua
Kutsadurik gabekoa
Kopiaketatik ihes eginda.
Erroz beteriko funtsa .

Sortze estetikoa euskal erroan kokaturik dago
Hantxe oinarriturik dago
Lezean
Izean
Bizian.

Aldaketa badator!
Txantxezkoa ez da
Atea joka dago
Eta entzun behar dut
Derrigorrezkoa baitut
Ikus
Entzun
Iku
Ddasta
Usain
Irentsi
Ezagu
Eta balia.
Ateak zabalik egon beharko du
Edo itxirik
Bainan ez erdi irekirik edo erdi bultzaturik.
Itxieratik zabalera badoa,
Kolpez
Indarrez
Enbata arinez.
Atezainik gabe
Atezainik behar ez delako
Argia gurea delako
Atea zabalik dagoelako

Bainan gure herrian atezain gehiegi badago, baitago.
Argiak traba ez gaitzala
Atea ixtera badoana
Emeki- emeki
Itzala sar dadin, atezain bihurtu dena.
Kaka zaharra!
Guk argia behar dugu
Argia baigara!
Pasabide zabala behar dugu
Bizian aurrera joan gaitezen
Gu izan gaitezen
Gure nortasuna bizirik iraun dadin
Gure izanak baduelako nahiko adin.
Egiazkoa
Funtsezkoa
Betikoa
Ez atezainek sartarazi digutena
Erdal haizeek ekarri digutena
Sartarazten ari zaigula badakiena
Alde egin, otso eta hiena.
Ez baigara gazteak
Egoitzat baigenituen lezeak.

Dena hasi zen bezala bukatzen ari zaigu
Xo!So!
Isiltasuna lor dezagun
Soinutik isilera bagoaz
Betetik hutsera
Huts sakonera
Huts nahira
Huts betera!
Gora Iturri hutsetik izadi betera pasatzen den iturri berria!
Gora funtsezko abstrakzioa!
Gora emozio abstraktoa!
Gora erroz beteriko euskal abstrakzioa!
Gora nere asmaketak sortuko duen lurrikara dakarren emozioa.!

Xubiltz