Poesie 2007 - 2010

Itxaropenaren umeak

Itxaropenaren ume urgabetuak ekian
ekiaren azpitan, izpitan, idorrak aire bustitan
badoaz, ikaraz beterik, itsas amaren altxotan.
Noiz arte bizirik? Heriotza helean baitago itsasobian
Uhain basa baten indarrez dabil airean
Itsasuntzi zarpail erailea, horren menpean.

Urte busti baten ondotik
Hor dago ama, Fatima, tristerik
Sabela hanturik
Ta erditu beharrik
Itsas erdian,ur gaberik
Egarriz, idorrez beterik
Kiskailirik
Odolez bustirik
Negarretan itorik

Haurra ere hilkutxan sorturik
Umegai jaiorik
Ta laster muturik
Bazka bihurturik
Frexko-frexkoa urririk
Ta uretan galdurik
Biziak irentsirik
Burbuxez aireturik
Hil soinuz urpeturik
Eta isilmena isilik.

Krudela ezta?
Hala baita itsasoaren besta.