« -Argazki bat atera nahi nieke aita, itxoin pixka bat »
« -Ezetz, heriotzarekin ez dela jostatzen, seme »
"-Bainan begira denak inguruan daude, zergaitik ez ni?"
"-Hargatik!Eta ez nardatu otoi!"
"-Bainan begira andre ile argidun hura, eta galtza motxetan dagoen gizon potolo hura argazkiak ateratzen ari dira, zergaitik ez nik?"
"- Goazen hemendik seme, goazen etxera"
"-Circulen, circulen"-digu oihuka guardia zibil berde oliba batek
-"Circulen, acà no hay na que ver, sigan palante que estàn todos fallecidos"
-"Denak itota daude aita" ikusi nahi ditut.
"-Ala, goazen, polizia ez al duzu entzun?
"-Bai bainan besteak zer?"
-"Besteak turistak dira".