Zerbait interesgarria utzi dieguna esango dutenena.
Osteguneko tertuliei ez !
Asteleheneko kronikei ez !
Oh la, la eta oh putaini ez !
Kulturik gabeko frantses euskaldunari ez !
Gaizki ulertzen duenak? Nahiez !
Gaistokeriez edo zozokeriez.
Euskal eta munduko kultura
Biek bat eginez
Aurrera joanez
Baina ez bakarrik bigarrenez.
Lehena ukatu balu bezala, berez, besteez.
Nagusia nagusi delako, dirudienez.
Demokraziari bai, buru mozleari ez !
Euskarari bai, itotzaileari ez !
Aspertu bainaiz frantsesez eta espainolez
Ukazioz eta eraileez
Irensleez , lukutriez eta laketriez.
Eta gu omen gara baztertzaileak..... nekez,
Ez baitugu inor ito, erdaraz eta erdarez.
Popatik hartzera, demokratak ! Zinez
Hastapenetik hona josi gaituztenak, minez
Legez, kolpez, negarrez, beldurrez ,mintzairez eta gezurrez.
Ni abertzalea naiz, berez, eta zuen aldeko ukamena
Ez da izango lehena
Bigarrena
Hirugarrena, laugarrena.
Eta azkena.
Segitzen baitu zuena.
Ni euskalduna naiz, berez, eta bizirik zuen aldeko ukazioak
Ez ditut onartzen klonazioak
Transfusioak
Esklusioak
Presio eta opresioak
Eta agresioak
Bainan hala da egina eta erina
Isiltasuna erregina
Eta irenspena lege gordina
Aski ! Bizi! Nahi! Ortzi!
Ohi ! Jeiki !Toki !Mugi!
Txuri berde eta gorri !
Bat,Hiru, lau, sei edo zazpi !
Assez, c'en est trop mon kiki
Hasta los cojones de ti
Eta nik idatziko bi olerki.