bainan aurrera, aintzina gibelka.
Nere etorkizuna izkutuan daukat, atzean.
Agian ezagutu nahi ez dudalako
korrenteak naraman ur bizitan, itsas joairan.,tinko.
Kunka eta kunka, harri, arroka, arkaitz, kolpe eta bingo!
Agian merexi dudalako...
Rassss.... zolaren kontra torraka, redios, Inko!
Agian bizian jasotako azaleko zolda kentzeko....
Biziak estali didan zolda berria
Odolez jantzia eta azala gorria ..
Iraganari agurka bainabilkio besoak gora, ia ezina
Eta berriro eskuaz, banoa aintzina
Dena ahantzi nahi, zer itsaso samina
Oroitzapenak nituen utziak, bainan dena dago erina
Oro, lezea,izotza, isuria eta putzua, oi hormamina
Oro, elurra ,mendia, nekea, arrotza, kate eta burdina
Izotzetik izanera jasotako poz eta mina..
Bitsan nigeri emeki, lasterka,
geldirik, trumilka,
hutselan murgildurik , urez inguraturik
jauzika, hegaka.
Hatsa askea dut, goraldera arnasa harturik
Bainabil, etzanik, isilik, bizirik.
Boza askea dut, goraldera oihua jaurtirik
Bainan mina, grina, samina, erina, iduri panpina
Eta aurrekoa ikusezina.
Nere igerizko bide luzean
Norbait aurreratu dut, igeralari gaizoa ausarta, ene itzala ote ?
Nekez bihurtu den igerlari aparta, noiz arte ?
Eskutan anti depresiogailuak baititu, une ilun eta triste
Panpin desartikulatu baten antzera badoa, ez da albiste
Unaturik, akiturik., errendaturik dabia biderik gabe
Bizia ez duela maite dasumakio
Edo berez dela aspertu eta esan nahi adio.
Hilik ote doa ?
Gorpu! Beso biziez laguntzaren bila
S.O.S! oihuka deika eta agurka, eta otoitz mila
Atzeraka aurrerantz, adina bizkarrean, hilik badabila
Iragana bustia, atzean utzia
Oinak geldirik, herioz jantzia
Zer pena! Helburutik hain hurbil eta betiko loa, isila..
Zer bizi hezea, trenpea eta bustia
Interesik gabeko arrantza eta ihizia
Oztopoak baztertzea baizik balio ez duen guzia
Betea bainan balio eskasekoa edo ainitzekoa,zer dakit nik,zer grazia.....
Azken oztopoa besoez ezin baztertu arte eta kunka ¡ Adio bizia
Eta pluf! Ittotta, itota, idiota. !