Naiz esnatu, aharrausika gorputza intxaskaturik.
Komunetako estalpea altxatu, pixa egin eta jeikirik
Ur isuri beroaren azpian naiz busti, garbitu, tristerik.
Nere aurrean dagoenari begira nagoelako ote ? isilik...
Atzetik aurrerantzerako bidean sartu naizelako? Zer dakit...
Zuhurtze zohitua galtzen hasi naizelako bakarrik?
Bizitzeko gogoa berpizten, zimurrak lehuntzen, gozoki
Etxera nator berriro, hortzez beterik, gogoa aurkiturik, emeki
Harreman gogoetan, solas nahietan, jolas asmotan, amodiotan, alaiki
Bizindarrari agur bero bat eginik, gaztetzen ari naiz, gogorki
Gaztea, haurra, ninia, hor nago sorturik, zilbor hesteaz askerik, negarti.
Eta loturik, odolez beterik, lingarda isuririk kanpotik barnera, tripaki
Burbuila betean amarengan, ostikoka, orroka, goxoki
Bizigai arrautzetik arrautzetara, ur hazi
Gogoetan sarturik, amodioz, eztiki.
To! Aita ere hortxe dago,gogoki,zakilki,gizonki.