Poesie 2007 - 2010

Abstraktua eta izadia

Izadiak ene belarriak jotzen ditu,
Neurkadez, doinuez, isilez.
Musikaz baino lehen sorturiko ahotsez
Errotik datozenez, menditik detsitenez
Haizearen dardarekin jaiotzen direnez
Erreketan jauzika isurtzen zaizkidanez
Eta hatsaren soinuaz gizakitzen zaizkigunez.

Izadiak ene begiak jotzen ditu
Kolorez, formez eta bolumenez
Artea baino lehen sorturiko lerdenez
Lurrean daudenez, harrietan, enborretan dagertenez
Uretan digerizenez, zeruan dagaldatenez
Gauez eta egunez
Datorkidatenez
Eta ninikaren dirdirez gizakitzen zaizkigunez

Abstraktua izadian baita, izaditik isuria
Lekukotzat begia eta belarria.