Poesie 2007 - 2010

Boga boga mariñela

 

Somaliako itsasoa, itsas urdina
Eta kolore bereko xardina
Igerikan dabila arin-arina
Euskal saretan karmina.
Kostan, gizonak sabelmina
Eta buruan galdegina
-Zergaitik ez guretzat itsaskina?
Eta beti iritsi soberakina
Xardin ustel zikina
Gosea eta larrimina?


Boga boga mariñela
Joan behar duzu urrutira
Bai indietara
India beltzetara
Somaliako ur galduetara
Arraina ebastera
Eta dirua egitera
Sakela betetzera.
Armadore ustela
Erail eta krudela.


Boga, boga ikurrina
Baduk gaur zeregina
Zabalduz hondakina,
Eta itsaskina
Bihurtuz sos mozkina.
Kostan zain poxpolina
Tabako ta txakolina
Dantza ta kriolina
Eta eroskina
Olio eta gasolina
Hauntzeko dirukina.


Eta berriz galdegina :

-« Zergaitik ez aldegina?

Ez duk hori behargina
So,gure lurralde desegina:
Lehorrean itogina,
semea etorkina
xerkatzera askamina
eta laster herrimina,
agian dolumina
eta hi boga boga, ikurrina
zer Bermeotar fina !
Ondoan beltzen bihozmina
Gose jasanezina
Eta nigar zotina
Oi bizi samina!
Saretan ebaskina
diru truke egina.
Giza xuri higuina!


Dilin!dilin!Dilina!
Akabo buruko mina
Eta bizi ozpina
Ustelaren urrina.
Hartu behar uhina
Erasotu hona jina
Ta bihurtu gaizkigina
edo ongikina.


Pirata aintzina!
Buruarina?
Garbirik daukat muina
Jateko ahalegina.
Herriaren atsegina
Inorrentzat kaltegina.
Aske guretzat xardina
Fini gelditzeko ezina
Europa amets sorgina
Eta bihurturik etorkina
Fini, hil urrina,
Amai, herio ur lurrina.
Itsasotik eskumina
Eta bukaera berdina.


Boga boga Mariñela,
joan behar duzu urrunera
burbuilak dastatzera
arrainak bazkatzera
eta bertan ehorztera.
Ez duk , hik ikusiko hire plai ederra
Agur, agur agur, Ondarroako itsaso bazterra.


Eta geroan, inor ez dadin etorri itsasperatu omen den altxorraren bila,
dirukina herrian dagoelako erina.

Xubiltz












-


eskuin

-

-berdin