Tobera,minbera, oihu ta hotsa
Turuta zintzarrots eta galarrotsa
Ni aditzeagatik pasa baldin lotsa
Erauntsia bihurtuko zaizu ortotsa.
Zuk duzu zinez merexi
Nahiz eta altxatu hesi,
Ezin duzu egin ihesi
Otoitz iezaiozu Jesusi.
Tori eta toma!
Hau ez da Erroma
Are gutxigo broma
Jehova edo Mahoma
Ez naiz inolaz damutzen
Denak nik popatik hartzen
Zuen bizi kaxkarra inarrosten
Lapolitezak zaituzte alutzen.
Utz nauzue bakean jaunak
Utz salatzen bihotzeko esanak
Gorrotoa libre duk,ez aztarnak
Itzul zaretenei,so!diogu Pitxu ta Kabanak
Zuek denei kondenak,
Zuei,denak aduanak,sotanak,ordenak
Oro birjinak,burdinak,piranak edo laminak.
Bainan zinez dena berdin zait
Altzemeirrak piztu dit the light.
Ez bihurtzeko ni ere copyright
Zuei kantatzeko eta jotzeko gait
Egiteko irain eta trufa zerbait.
Buka ez nezan jaso dut agintze
Aitortu behar ditut hainbeste
Lagun,adiskide,ez uste
Egonen naizela triste.
Desatena ez dut ere maite
Txarrenetatik izan liteke
Neure burua ez baitut libre,
Bestei toberan aritzeko ere.
Bainan halere :
Izorra hadi
Les rois de la Frantzi
De l’espaiñi, de là et d’ici.
Izor hadi bainan adi :
Hau ez da Asia ,hau ez da Japonia ,redios!
Ez eta Kanbodgia,filipin ala vietnam,san dios!
Ez gara Burkinafason, hau ez da Angola ala Laos
Gure herria da,Euskal herria,gurea,mikrokosmos
Denak ezagun ditugu,bildots,lanjeros,espos,amoros,kurios eta serios.
Izor daitezen ta egia adi,bide ene harrabots
Tobera,gaueta,turuta,zingarrots eta galarrots
Nori kanta behar gau hontan pasa dezan lots?
Zuri alua!Barka gaixuei, egurra gaistoei,txotx!
Maltzur eta faltsuei kantua eta bi sos .
Oihu,buila,kanta, bertsu,irain,kolpe,zauri,hori da egi
Hau ez da manifa,liteke oldartegi
Jauntxoak ixilik,muturik,itxirik begi
Zozoek hor dute kiroldegi,rikar eta rugbi
Garbitegi,arditegi,besaulki eta arlotegi.
Guretzat amildegi,presondegi eta arroztegi.
Dena behar irauli,hitzez eta oihuz,oldarki
Tobera!Hau ez da sobera!
Hobe orain uztea nere jarrera .
Nahiz eta ez minbera
hori dut nik afera.
Allo ?Bai ?Zer ?Diga ?
Zer?Bai zera!Politika ?
Me non,le Pays Basque n’est pas avec lui…
Ke si,el pueblo vasco quiere l’autonomi...
Onbre,denek dezagute la demokrazi...
Ostia,euskaldunek darraite gorri eta xuri...
Puten,Jainkotzat hartu dute errege Louis….
Nomejodas,Idolotzat Bi Gol,Juan Karl eta Xofi!
Ez da hala!Beharrik!Ezin sinetsi:
Maite dute ere kiwi eta zainzuri,
whisky eta uzki
enbido eta iduki
bainan batez ere bisturi
Egiteko harakiri.
Aluak ere dantzan ditut ikusi
Kantuz bainituen han atzo nik utzi.
Nor diren?Ez da zaila,uri !
Ukapenez diotenek oui,nespa eta merci
Erderaz desatenek yo soy del mundo,es asi
Hala dira gauzak aujourd’hui
Ukazioa dugu modan, por aqui ta par ici.
Lurdeko lorea ama paregabeak txuri du azala
Gure tobera leze barnetik otoizka bedeinka gaitzala
TamaPuyk santifikatuta betiko utz nazala
Dena barka diezadala
Ni ez bainaiz Atila
Ezta ere Pakito edo Argala.
Are gutxiago Madrileko zapatila
Zaharkozi edo txirak urde zakila.
Gaizki esanei kanta,neri ere tobera egin diezadatela;
Bainan zuei Ferry,Robespier,Isabel eta Fernando,apaingela!
Zuri frantximent,españolazo edo ukatzaile,bainu eta garbigela!
Zuri banketxe,espetxe,dorretxe,putetxe,ikasgela!
Zuei Jainko,Jeho,Mahoma ta Alha!eskela!
Eta ahantzi ditudan guziei otoitz eta kandela!
Xubiltz