Ortzadarra
Oo, Oo, O. Itsasoa dago negarrez xotinka
haizea kresalez,malkoez txistuka
uhain xuriak, dantzatzen jiraka
aparra hegan dabil,airatuz, ttanttaka
negar xorta idorrez hasi naiz kantuka
hasi naiz kantuka Oo, Oo, OOOO
Zure parez pare, etxean gorderik
ezin urduriago,behatzen leihotik
zure hasarrea indarrez beterik
Zerua ilun-ilun hasi da engoitik
Enbata ufaka ari, trufaka gainetik
trufaka gainetik Oo, Oo, OOo
Alta ni Donibane, kondairez betea
Lapurdiko herria , betitik hezea
bizirik iraun nahi dut,itsaso maitea
behin ito baininduzun, lekuko urpea
lasaitu zaitez otoi, utzi hasarrea
utzi hasarrea, Oo, Oo, OOO
Lohizune dut nik ama eta ene izena
errotik euskalduna, ni zure sirena
“-Itsasgora lagun, zato neregana
otoi apal ezazu zure oldarmena
zure uhain biziek eman neri kemena
eman neri kemena », Oo,Oo,OOO
Ortzadar ederra orai da ageri
argi zabala dakar, gurea da bizi
itsasoa baretuz, agur jabalaldi
zure alaba da salbu,baita Euskal Herri
Etorkizuna dugu alai eta argi
alai eta argi, Oo, Oo, OOO