Prose

58 M de la Dateliere, erretora eta herriko haundiak- Maiatz

Han zegoen, elizatearen aintzinean jarria, lurrean emana, Monsieur de la dateliere zaldunaren seme nagusia.
Eskean, bai, aditzen duzuen bezala, eskean.
Norek erran behar zukeen hala ikusi behar zuela, herriko haundi baten semea, hor, denen aintzinean, eskean.
Eta Aitak deus jakin izan ez balu, oraino...
Eta herri arrotz batean izan balitz gertatu, oral-no...
Eta haundi gai guzien begi aintzinean ez balitz ger¬tatu, oraino...
Sarratera ixilak gibeleko ate gorde ttiki ilun harta¬tik egiten zituzten bainan halere... Ez zuten halakorik jasaiten ahal.
Han ikusten ditut, eleizarat deraman azken karrika¬ren gurutze hurbil hortan, ate nagusi alderat iheskor¬ki begiratzen zuten bitartean, nardaturikako uf aka; burua apaltzen zuten bitartean, hitz erdizka, laidoz. Ikus ez nitzakeenak, sumatzen bait nituen.
Nundik sartu jainkoaren egoitzan, Michel de la Da¬telierek ikus ez zitzan? Abiadura ikusgarria benetan! Eta Michel han, lurrean, gustora eskean.
Eta halen solasak entzun banituzke!
Egia aitortuz, Micheli hori guzia berdin zitzaion. Ez zen batere ahalketzen. Ezagun bat agertzen zitzaio¬nean, eskua hedatu eta kitto. Egia aitortuz, lagun gu¬tti ikusten zituen. Aitarenak elizarat, gero eta gutxia¬go azaltzen zirelako, ala, gibeleko atetik sartzen zire¬lako; bereak, Jainkoaren lagunak ez izatea aspalditik erabaki zutelako.
Erretor jaunak, desagertze horiek sumatu zituen. Herriko behar bezalako jendeak falta zitzaizkion. Ohiko mezondoko zeremonien eskasa nabaritzen bait zuen.
Han zegoen, paregabeko sinokari hura, burua hu¬milki apaltzen, bere ilegabetasun lehuna agertzen, bere frantsesa ahal bezain ongi zerratzen, irriño iraunkor hartaz jendea gozoki agurtzen...
Akitu ziren hanpuruts egoite luze horiek, akitu ere Jaun di putatuarekin zituen solas haundiak, akitu ere Auzapezari ematen zizkion eskukada beroak, akitu ere kontseilariek ematen zizkioten hitzak... Berak mai¬te zuen guzia akitua, suntsitua, Micheli esker.
Nehorrek barka ez zezakeen iraina. Zerbait egin
be¬har zen!
Aitarengana komisio bat igorri zuten, Michel han¬dik lekutu zenezan.
Eginahalak eginen zituzkela erantzun gisa ukan zu¬ten. M de la Datelierek ez bait zuen bere semea nahi zuen bezala menperatzen...
Halere denek pentsatu zuten aitaren larderiak ardi galdua bide zuzenean sartuko zukela eta igandeko, elizate nagusitik sar liratekela lehengo denboretan bezala.
Ez zen Michel ezagutzea. M de la Dateliere salbu, denek Semea aurkitu zuten betiko tokian, lurrean, es¬kean, aita mezara ez bait zen agertu egun hartan.
Goiz hartan jasan zituzten ahalkeak betiko gogoan atxiki zituzten. Hilabete batez, Monsieurk zeukaz¬kien kargu guziak kendu zizkioten: Lion's clubeko zu¬zendaritza, «zahar etxeko» zuzendaritza ordea, Kirol eta Cliquaren presidentzia. Eskola pribatuen buraso elkartearen buruzagitza. Pentsa,gudari zaharren bu¬legotik ere baztertu zuten. Madame ere zigortzeko beharra senditu zuten: «Zaharren eguberria» elkarte¬tik bota zuten, «Secours catholique»-ren lehendaka¬ritza ere kendu zioten.
Zorigaitzean murgildu zituzten. Betiko.
Michel handik ez zen mugitu. Azkenean erretorak eta bere lagunek zuten maitatu, eta berarekin ziren bizitu. Mezondoko elkartze luzeek erretoraren aurpe¬gia zuten alaitu, Jaun diputatua berriz zuten Hauta¬tu, Herriko-Etxekoak zituzten nonbratu eta noizean behin Michelen eskuan sos bat zen gelditu.

 

Xubiltz