Mendekatzea 1990

Mendekatzea

 

Itsas aldera dabiazkit

             Eta dairazkit

Malko urdin urtuak

Nigar xotin izutuak.

Zinez andre,amodioa galtzen denean

Ba al dakin norat dabian?

Erantzun baino lehen behar dinat esan:

Hi baino lehenago hiltzen banun

Hi baino lehenago jakingo dinat nun,

Eta ez kexa ordun!

Hitaz gogoratuko nun

Eta gelditzen zainan bizia ,betiko

Dinat benetan izorratuko.

Nola?

Nun nagoen ozenki aitortuz

Misterio sakona salatuz

Belarritan bortizki oihukatuz

Zer den heriotza,bizi ala huts.

Eta berri sutsuz

Naun berpiztuko

Eta hi itzaliko

Betiko!

Hago lasai,ez haut ahantziko!

                                   Kitto