Txoria badator, txoria badoa

01gernika 1

URRUNA ETA HURBILA

                                                                       Urruna eta hurbila           18\06

                                                                                                    

 

 Denek dagoenari   begiratzen diote hurbiletik,

Artistak inon ez dagoenari urrundik

Hauxe da sortzailearen begirada inondik.

Abtstrakturaino lekarkeen so bitxia muin-begitik;

 

Hurbila urruna dihurkeelako  badakit 

Urrutia hurbil daitekeen pareko badakit nik

Dena baitago hain urruti hain hurbila nigandik.

Dena baitago hain urrun hain hurren denengandik

 

Orok gu garenari begiratzen gaitu urrundik

izadiak apain edergileari so  hurbiletik 

 hau da parean ederrak  behar lukeen  hoberenik 

 izpilu baten aintzinean dago  iduriturik 

 

Urruna hurbila dihurkeelako nik badakit 

Hurrena urrun daitekeen pareko badakit nik 

dena baitago hain hurbil hain urrun nigandik 

 dena baitago hain hurren hain urrun denengandik                  MUSIKA E/ ADAEF#mDAE