Txoria badator, txoria badoa

01gernika 1

EROMEN NEKEZ

                                                  Eromen nekez(doinua lantzen ari da)   03\11

Bortxaka uhainak narraz erematen nau, ereman nau   
gogoaren aurka laster, zarrast ta brau, zarrast ta brau      
hondartza bustian kurritzen egun eta gau, egun ta gau  
Are bihiaren patuak hala dirau .

Mugiturik uhainetan arinki doa, bai badoa               
olatuz olatu dabilkien bizi txoroa, zer txoroa               
nahiago lokar nadin hartzaren antzera, negu osoa           
Higimenari aski! geldi orra hor doa,

 Lo ondoren argiak demakit asma gogoa, baita ere gaur           
asmatzeko nik behar dudan gutizia, riau eta riau                
haziaren begitik argiak hozitu naun, hozitu nau                      
gauari esker, eguzkiak eskaintzen dit gogo hau                            

Itsas ertze hortan ez dut bizi nahi, ez egon nahi               
Geldigaitzezko joan etorriari oraintxe blai, benetan blai                 
nahiago egon ur apalen zai, pausaren zai, pausaren zai 
ilunaren ondotik argiak iratzar nazan.                             
,

Pausarik gabe sekulan ez da deus lortzen, inolaz ez           
Uretan itorik are bihiak ez baitu errez, ez du errez                 
eroturik, aspertuz itsasoaren geldigaitzez, geldigaitzez        
daramakion bizi bustiak bete eromen nekez,                               
,