004 Oroimena12/2020

                                                                                                    Oroimena

                                                                                  

 

Bizian zer egin ?    Zer itxoin, zer jakin

Gizakia nora joan , nondik jin ?

Gogoari galdegin, diot gaur atsegin

Ta haurrari zerk ote dion eragin.

 Gaztedi eta adin , gorri eta urdin

Gizakia nondik Joan eta nora jin?

Askotan bihozmin, malko eta xotin

Begi bustirik egin behar aintzin

Oroimena aspaldin, ekaitz eta uhin

Apar gozoko bizia ez dut ipuin

Gogor bezain arin,  ez azti, ez sorgin

Gogo ona soilik omen dut erin

.Bainan ez zait berdin , ez dakit zer egin

txarrari ere atera nahi etekin

Ona dut bihozmin, txarraz oroit ezin

Nahiz eta funtsean beti egon nerekin.

 Bizia biekin nahiko nuke egin

Negarrez irriz ekin eta ekin.

Oroimenari muzin, badakit bai jakin    

Txarra gorde nahi zidala niri behin.

hik ere badakik, hik ere badakin

ta kontuz ibili berarekin

harekin nerekin hirekin zurekin

gauza bera dagi jende denekin.