MENDIA eta LAiNOA 06/10
Doinua lantzen. En recherche de melodie/ En busca de Melodia
Hedoialdia zein eder mendiari lotua, zeru gainean honi erantsia
Zein lehenago, nork deitu ote, burua ala xapela, nor lehen iritsia.
Kasualitatez ote daukat edo al didate uretan aukeratu bizi bustia ?
nola jakin zer den hobe, beharantzaldi isuria ala gorantzako jauzia ?
Basamortutik heltzean, han, urrunean bat eginez, mendia eta lainoa
biak loturik, ezin banandurik amodioz emanez besarkada tinkoa,
Xuri beltzean hazia, euriz ta harriz bizia, berde orlegiz hozia, gozoa
Banaezinak, mendia eta hedoia, nork hautatu izadia nola den jaioa ?
Eta ni erdian, hezearen tokian, hedoien lurrean, ene sorleku maitean,
Nork nau busti? Lehenik amak, sorgai izan den bere sabel hauntuan,
gero bizi hezean, itsas mendietan,ene biziaren betiko lainoen azpian,
Basamortutik begira, zorion bustiez naute jelosten, bizigai izaitean.