OTSOA E Doinua Xabier Lete, hitza X. Soubelet
OTSOA UUUU, mendi gainetan ugari
txuri beltak urdin gorri, trumilka dira etorri
Horrengatik txanogorritxu kukutzen da otsoekin
OTSOAK UUUU kostalde hontan ugari
Bi motetakoak ageri gehienak dauka adin handi
Horrengatik txanogorritxu nardatzen da otsoekin
OTSOAK UUUU villa eder bat erosi
gure herrian baitu aurki Paristar lagun ugari
Horrengatik txanogorritxu nazkatzen da otsoekin
OTSOAK UUU bertakoa du urrunarazi
Herria ez da ezagungarri kanpotar milaka etorri
Horrengatik txanogorritxu izutzen da otsoekin
OTSOAK UUUU, auzapezak ditu ekarri
Errez da aurkitzea beti bozkale merke ta ugari
Horrengatik txano gorritxu aspertzen da otsoekin
OTSOAK UUUU irrifar (eg)iten badaki
gure herrian du bizitoki hau hau Frantzia zaio idurii
Horrengatik txano gorritxuk galdu Euskara eta guzi
OTSOA UUUU entzun ezazu garbi
hobendunek dute beti herria galtzera aurtiki
Horrengatik txanogorritxuk turismoa du iraitzi
Horrengatik txanogorritxuk herrian nahi lan ta bizi
Français
Euskera
Español
English