ORTZADAR ZUBIA

 

 

                                                             ORTZADAR ZUBIA   01/03  doinua eta hitzak Xabier Soubelet( bukatzekoa)

                                                                                             

D Euri finaren azpian argi dardartsuaren  tokian
 harri eta burdinik gabeko zubian
Arkitektorik ez dago zutaberik ez dago   
D edertasuna baizikan ez da ageri  zeruan
ura eta suaren  arteko argia,soilikan
Eta adarra hor dago
Ortziren funtsa A lekuko

E Inon ez dago heldua, luze bezain laburra
argi arraroaren begia. Ilaunaren  miraria
Su ta ura  arrago,
oihartzunik gabeko oooo  gabeko
E zehastasuna  baizikan, ez bait da ageri  argian   
 Begiradarentzat  sortua ez ote  da soilikan,
hori gorri indigo,
urdina ilun ubelago oo ubelago

F#  Urdinak horiari kasu Liranjarekin,  su gorrira darama
erantzuna ,beroa hobe orlegi hotza baino,ene dama
indigoa ta ubela, irriz, itzalari  begi  keinua.
Eta Ortzi xamurtuta bere adarra ikusiz mokoka


F Baina arkua ez dago dantzan, ezta dantzarien  eskutan
koro piztuan baizikan, argia hausten den lekuan.
Ortzadarra hor dago;
argitua, gure pareko.pareko
F ekaitzaren haize  hautsian, txoria hegaldan 
 norabide  galduan, edertasuna dilindan 
lurrari begira  dago, koloreek dira lekukooo

G Argi txuria zintzilik, kolorez keinuka ari isilean 
 plomukari trebea balantzan, noizbait eroriko  agian
lurrari begira dago,
koloreek dira lekuko  lekuko 

G edertasuna baizikan dager ederra zeruan 
ura eta suaren  arteko  zubian, arkuan
Jainkorik ez dago,  ortzi soilik baitago


F#  Urdinak horiari kasu Liranjarekin,  su gorrira darama
erantzuna ,beroa hobe orlegi hotza baino,ene dama
indigoa ta ubela, irriz, itzalari  begi  keinua.
Eta Ortzi xamurtuta bere adarra ikusiz mokoka

.