0004 Kreazioa

                                                                                                   Kreazioa

Jainkoak bere amantala urdinez jantzirik, kreatzen hasi da.
Laster sortzen omen duela dirudi. Ti-Ta!
Nahiz eta ekintzaK zinez dirudien ximista
sormenek eternitate bat iraun dute, galtzeko pista.

Horra non zegokeen kreadorea kreatu baino lehen:
mundua osatzen eta bere gogoa kreatzen.

Abstraktua izan du osagai, zatiz zati asmatu
Iduriz zentzu gabeko puzzle piezak hartu
eta mundua den puzzle erraldoia sortu
Izadia agertu eta bizitik bizirat ailegatu.

Horra non zegokeen Jainkoa krezioa baino lehen
mundua osatzen eta bere gogoa kreatzen.

Darwin bere zuhaitz berrian igota baita
Kalexnikofa enrraiturik, ezin aritu tiroka.
Jainkoa zalantzan ikusiz, irrifarrez ari da
puzzlea ez baita osatzen toka eta noka.

Horra non zegokeen jainkoa kreazioa baino lehen
mundua osatzen eta bere gogoa kreatzen.

Eta puzzlea aurrera doa, kolorez eta formez sortua
ez sei egunez, ezta ere pausa igandez hornitua
Hori du Darwinek, arbolan, kontsola arrazoin kantua,
emeki-emeki doala puzzlaren eboluzioa