0005 Darwin ez da lo

Darwin ez da lo

Izkutaturik, Jainkoaren zurrunkek mundua bete dute ortotsez.

eta mundua mongolfier borobila baita bihurtu.

Espazioan hegaldakan eta plomukari baten antzera,

Darwin, erne bizirik
,
soka-gidaria eskuraturik, ingurura begira dago,

Jainkoak sorturiko beste mundu bat nunbait ere lagerkeen.

Ezer! Eta bizarduna beti lo.

Big-bang izugarria gerta ondotik nehor ez baita bizirik gelditu,

ezta ere Jainkoa, letargia sakonean baita sartu

eta horrengatik gorde, betiko.

Agian nehor inoiz bizirik izan ez delako,

mundurik ez dagoelako,

Jainko ernerik inoiz izan ez delako

dena amets bat baizik izan ez delako?

Eserita, dilindan, hutsari begira, izkuturiko iturriaren bila dabil,
gizakiaren arrastoen bila,
oihartzun grabatzailean balizko aginduaren bila,
zakar untzi birtualetan,
mundua erabilgarri bihur daitekeen aholku-notizaren herrestoaren txeka,
bere azpiko sute gorrian zeru-infernuren bila.

Bat- batean eta nondik etorrita jakin gabe, puxikaren ingururat sei aingeru dagerte, hegalez, biluzik, gidari lanetan aritzeko asmoa balute bezala.
Nork bidali honat? Mikel Aingeruk?
Agian, Jainkoa beti lo baitago... eta xori dibinoek soketatik tiraka hasi
Darwinen eskuetatik mundua haizatu nahi.
Aibala! Tiro bat entzun da!
Bigarren aldikotz, habano erdi itzaliak puxika lehertu du eta hustera badoa, ai, ai, ai eta Darwin plomua galtzen
eta xoratzen, beheraldera.
Danba! Eta izkutaturiko Jainkoa, kez itotzen.

Aingerutxoak ximino aurpegiz mozorrotu dira eta munduan ibiltzen hasi
,
bat, bi hiru, hameka, lasterka, ipuska, mutil eta neska

Eta denak komandante supremoaren aginduetara ezarri :

– « Zure aginduetara Darwin jauna! »

Darwin ez da lo, ez da inoiz egon eta denak txaloka,

baita ere Adan eta Eba, erretzeko debekua legetzat betiko ezarririk.