Edena
Bip, bip, bip horra esemesa,
munduaren kreaziotik jaso dudan mezu erromesa.
Nor ote Lilith hori ? Emazte bat seguru, hauxe asmatze erreza
again publizitate ustela, agian berriro mezu baldresa…
ikus, zer den? GDK GDK!!! Zer ote? Guduka? Zer gauza aldrebesa…
Eta etxeko telefono orai deika :
-Bai? Nor da? Lilith?
- Ez, Ez, Adan nük.
Lerroz lerro hasi duten bibliaren erredakzioaren protagonista,
“Superadan, gizonetan gizonena.
Idazki berrian, lerroz lerro herrestan ari dena,
modan dagoen ipuin xelebrearena,
lo gelditu naizenean ene saihetsetik Eba emaztearen ustegabeko sortzailea.
Xo! Halakorik ez zait inoiz gertatu baina eleberria libro baita…
Eta idatziak aurrera doaz, noizkoak ote neonobela honen kontakizunak?
Nork diktatu ote asmakuntza?
Nork zuhurrei, nork profetei?
Stockolm sindromean eroriak?
Nor gizartearen pareko matxoa sortzeko gai, gizartekide ohia izan ezik.
Gizona gizon ! Emaztea kontsolatzailea baizik
eta ipuina hasi da.
Jainkoak ez duela diktatu, argi;
iturri dibinoa ez dela, garbi
Baratze dibinoa seguritate handiko kartzelara baitirudi
24 orduz kalexnikovez begiratuta,
latza, paradisu hori
umezurtzez beterik.
Adan, gero Eba, haurraro eta gaztarorik gabe hazirik
Eta ez amarik ! Eta Aita, matoin giltzaria, gorderik,
aginduz beterik , ozenki, ikara sortu nahirik.
“-Hobendun! Kartzelako legea ez errespetatzeagatik!”
Eta bildurrez, denak beltz bihurtu eta Ekialdeko Afrikan sortu, sartu
Lilith ? hor zara ? Ebaren izengoitia al duzu hartu ?
Eta sugea herrestan badator, sagarren artean sexuki,
debekaturik dagoen fruitua eror dadin.
Sugea agerian eta zakila izkutuan,
hosto orlegiz tapatuta,
aluaren antzera.
“Tori pudore zikina!” omen zion agindu berriak.
Eta ohiko mendekua, bati, erditzeko minak jaso,
biziaren zuhaitzeko itzalean etzanik,
ixterrak zabalik.
Besteari, semea erailea izan dadin,
Kainek Abelak erail,
arra nazkagarriak betiko sorturik
Indarra jainko harturik
Kaka zaharra! Moztu da.
Telefona mobil zikin horiek ! Bateriarik gabe gelditu ote?
“-Jainko, atera ximista hauxe karga dezadan”,
eta Lilith badager haizean, birusak zabal ditzan.
Lehena Eba, xuria, aitakeriaren aurreko amakeriaren ama okerra
eta pseudografiaz Moisesi zabaltzera emana,
eta zientziak uste gizakiak Afrikan sortu zirela ?
Zer gezurrak, Big Banga, homo erectus, habilis eta sapiensa ,
zer zipotzak, klorofila.
-« Homero ! Egizu zerbait! I
Inperioa hasi eraikitzen edo,
eta bitartean gizonen supremazia gauzatu,
Adanen antzeko, eta ipuina jarraitu,
ahal bezain matxista.
Holaxe, bai, ongi, bikain, segi….
.
Zein ongi, telefona berriz martxan zait.
Drin drin! Lilith ? Zer irriz ?
Mikelats eskutik dunela. Banekinan…..
Lagunen artean ditun..
-
Bai ? Darwin nauk, mezuak ulergaitzak omen ditukela ziotek ezta?
Atilaren pare, abereak nereak egin eta Noeren arkara noak,
kruzero bat egitera,
ene ximinoekin batean.
Merke omen duk eta gainera Eba otez-azafata pollita nerekin baitator, hostoa botata,
denei mesede egitera
eta gainera barkua garbitzera. -
Nola? Matxismo izigarria duk hori?
- Bai, bainan bere nahia baita eta agian,
lo pausan egonen den bitartean,
bere bularretatik gizon normal bat jalgi daitekeen itxaropena baitauka, emozioz beterik sor liteken arrakoia.
- Zer duk hori? -
Mariren jarraitzailea .
-
-Ai ama, euskaldunak ere saltsan….
Betitik betiko.Ipuina aldatzera doa, futurista iduri.
Bi homo baidagerte baratze dibino berrian,
bikoterik gabeko emazte haurduna sagarrondo baten itzalean lo
eta Jainkoa emazte boz arinez ,
aginteak utzirik,
aholkuak emanez. -
Nor hobendun, gizona egindako jainkoak edo jainkoa eginiko gizonak?
-
Nork daki, eta jainkeme berriak eztiki:
-
-“Mundua ez suntsi otoi,
ar-guduketan denborarik ez pasa,
nik ez dizuet uholderik sortuko,
ez plagarik igorriko.
Maiteko zaituztet, denak, behingoan
Lilith, Zu, Kain eta Eba berriak eta nigan ez sinisteko eskatuko dizuet. Hiltzaile bilakatzen duten sinesmenetan ez erortzeko bederen.
Bai? Allo? Diga? Kreditorik ez daukadala…. Gizon alu horiek!