IPUINA 2
-« AITAAAAAA , konta iezadazu ipuina otoi ? Badakizu, gizon horrena, mundua sortu duena ».
-« Berriz ???? Zenbat aldiz errepikatu beharko dut »
-« Mesedez aita »
-« Bale. Hauxe itun zaharra da eta hsieran Jainkoak zeru lurrak egin zituen. Lurra nahas- mahas hutsa zen : leize handiaren gain ilunbea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen : » Izan bedi argia » eta izan zen argia.Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunbeetatik: argiari “egun” eman zion izen eta ilunbeei “gau”. Honela lehen eguna burutu zen. »
-« Segi aita, ipuin hau polita da »
- Jainkoak esan zuen-« Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan » Eta hala izan zen. Jainkoak sabaiari « zeru » eman zion izen eta honela bigarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen : « Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra » eta hala izan zen Lehorrari « lur » eman zion izen eta ur multzoari « itsasoa »
« - Gehio aita, jarraitu »
Halaxe egin zuen ere landare, fruituekin. Egunari argiazagi handi bat ezarri zion eta gauari ttikia, izarrak ere egin zituen laugarren egunean
bosgarrenean, hagztiak hegaldan ezarri zituen, arrainak igerikan eta denei ugaltzeko esan zien. Abereak ere sortu zituen, piztiak, narrastiak .
« Aita, eta gizakia ? »
- Ba ttiki, bere antzera sortu zuen, jainkoaren beraren irudira, are ta eme.Lur hautsez gizona moldatu zuen eta Eden baratzean sartu zuen.
-
« Eta neskak ? »
-
- « Xo ttiki, oraindik ez zituen egin ».
-
- Zergaitik ?
-
Xo, entzun
-
- Bai bainan zergaitik ?
-« Ipuina baizik ez delako, ttiki, entzun ba, eta denen artean bi zuhaitz ezarri zituen, batak bizia ematen zuena eta besteak dena ezagutzeko ahalmena. Hauxe gizonari debekatu zion, eta horren fruiturik ez jateko agindua eman zion, hilko zela luzatuz.
Gizonaren bakartasuna ikusirik, lotan jarri eta bere saihets – hezur bait kendu zion eta hutsunea haragiz bete emakumea moldatzeko eta gizona iratzarriz oparia eman zion : -« Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi ! »
Emakume izango da deitua
Gizakumeagandik izan baita hartua.
Larrugorri zeuden gizona eta emaztea : Hala ere ez zuten lotsarik.
Sugea zen Jainko jaunak egindako piztiarik maltzurrena. Sugeak esan zion emakumeari:
-“Jainkoak debekatu egin dizue baratzeko arbola guzietako fruituak jatea, ezta?”
-“Ez, erantzun zion emakumeak, soilik baratze erdian dagoen zuhaitz horretatik zehazki ez jatea esan digu, hilko ginatekela.”
-“ Ez zarete inolaz ere hilko, emazte,esan zion sugeak- Ongi daki Jainkoak hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela , eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena sortuz”.
- « Aita, nola zekien hori sugeak? »
- « Ez baitakit ttiki, lasai, entzun »
Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Orduan,begiak zabaldu zitzaizkien eta biluzik zeudela ohartu ziren. Piku-hosto batzuk josi eta estalki bana egin zuten.
Jainkoarenganik gorde nahi, zuhaitzen artean izkutatu ziren, baina Jainko jaunak dei egin zion gizonari eta zigortu. Sugea sabel gainean arrastaka ibiltzera kondenatu zuen eta emaztea haurdun gelditzean oinazeak ukaitea eta irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu eta hura izango duzu nagusi.
-“Baina aita zer kolorekoak ziren, beltzak, ala xuriak, edo txinoak?”
-“ Xuriak maitea, xuriak, hauxe egia baldin bada behintzat”
-“ Baina hori errazismoa ez ote da? Lehen gizakumeak ez ote ziren Afrikatik heldu, ximinoetatik, hori esan baitigute ikastolan”?
-Berdin da! Beltz ala xuri! Entzun ipuina otoi eta isilik egon”, - hasarretzen hasia
-Eta aitak luzatu: “Gizonaren zigorra lanari lotu zion eta esan: Nekearen nekez aterako duzu janaria, sasia eta laharra emango dizkizu. Zure bekokiko izerdiz jango duzu ogia lurrera itzuli arte, handik izan baizara hartua eta hautsa zara eta hautsera itzuliko zara”.
-
“Horrengatik lanean aritu behar naiz ikastolan?” Zer gaistoa jainkoa ezta?
-
“Bai mendekuz eta mehatsuz eginiko izatea, baina entzun ezazu segida: Edengo baratzetik bota zituen…”
-“Eta zergaitik ba?”, ozenki mozten. -
“Begira, ez dakit bada, baina gero gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten. Jainkoaren semeek gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.”
- Aita baina hori matxismoa da ezta? -
“ Bai ttiki, baina begira: Gizakiaren gaistakeria munduan handitzen zihoala ohartu zenean, gizona asmatzeaz damutu egin zen eta bihozmindurik denak suntsitzea erabaki zuen.
Noe zerbitzari leiala deitu zuen eta hauxe esan: Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua biak suntsituko ditut.”
-
Aita, gaistoetan gaistoena ezta? Hori al da terrorista izatea?
-
Xo, adi, adizazu otoi,
-
-“Noek agindutako egurrezko untzia egin zuen eta jainkoak mundura uholde izugarriak bidali zituen, denak hiltzeko asmotan . Animali mota bakoitzetatik bikotea arkadan sartzeko agindua eman zion eta bertan sartzeko..”
-
-“ Aita, egitan uholdea sortu zuen? »
-
Bai ttiki, nahiz eta harrigarria izan..
PUN PUN PUN, atea joka. Hainbeste gaistokerien aurrean ttikia izutzen hasi zen eta jotze horrek ikarezko dardaretan ezarri
-“Nor ote da aita ? Ez ireki otoi.”
-“Baietz lasai, egon hemen”.
Eta aita atea zabaltzera hurbildu zen. Atean Zientzia, adimenez betea, eta haurra, lasaitasunez beterik, lokartu eta amets errealetan sartu.