45 Gizakia

                                                                                Gizakia

Gizakia infinituan deus ez da, hutsa.
Hutsean erraldoia da, dena, inoiz ez iputsa.
Dena eta hutsaren artean, aldiz, erdi deusa.

Kapitain Jainkorik behar ote du hori izateko? Nezpa?
hutsa izateko agian, giza izatea baino zailago baita.

Gizakiak dakien bakarra jainko pila bat asmatzea delako
Zertarako? Yemen, Sudan edo Somalian galdegin, edo gorago,
idorkeri eta gosetik hurbilago edo urrunago, adorazioa han baitago.
bizi laburra duen gizakiaren sortzailea bizi luzeko Jainkoa, hordago!

Agian, Jainkoak bera bezalakorik ez zuelako nahi?
Iraunkorrik ez, konpetentziarik ere ez!

giza bizi luzean, jainko bilaka daitekeelako.
Jadanik bizarra izango luke eta hainbeste urteko ile luzea
zalantza airean delako, ea beste zerbait ba ote duenez
lurtarrak hala erailtzeko, gosetzeko eta sufriarazteko,
metxa pizten duen kreatzailea izkutuan dago

baina zinez, nor da asmatzaile, Jainkoa ala gizakia?

Nor lehena oiloa ala arrautza?

Gizarik gabeko jainkorik ba ote liteke?

Zertarako Jainkoa, Jainkorik ba ote den galdetzeko gizarik ez bada?

Isilik, izkuturik eta erantzun gaberik darrai,
agertzea ez baita berea, ez baita bere txanda
eta eztanda! eta Jainko xuri gaizoak gimnasia egiten, etzanda,
bizkarra atxikitzen duten abdominalak gogor ditzala.

Zeruan, hegaldan, zintzilik, eta giza bere antzera.

Hauxe bai dela funtsa, giharra eta orrazkera
Halere zerbait da ezer baino hobea.
Gora gorputza zaintzera erematen duen Jainko txuria!

emea makillatzera daraman apaintzaile galanta,

polita egitera, denbora galtzera, Jainkoaren antzera?

ar giharrak indartzera daraman kulturatzaile xarmanta,

hemen, hor, han, itxura baizik zaintzen ez den tokian.

Hau ez da unibertsoa, multibertsoa baizik
Jainkoa inutil bihurtzen duen multibertso eztandagarria.
Hamarreko ttxikia multi bertsoz egina da,
zortziko handiaren pare, inoiz unibertsoa
bostekoa eta laurekoa, Euskal Herrikoa.

Ortotsa eta zimista beti izan da jainkoa,
beldurra eta izualdura ozenki ematekoa,
goraipatuz bereziki infernua,
ikara eta izutik sortu baita mundua.,
dena mehatxu, biblian, dena beldur.
Emea baino, arra, total arra, arra terrestrea segur,

eta 120ko bularrrak dituen jainkosa isilik dago,
hedoien gainean ixter zabalik,
munstro txuria erditurik,
arrakeria sortu nahirik,.
sakrifikazioaren bidez barka daitekeena
Moises, Abraham eta Kain hor, Mariri begira,
Atarrabi eta Mikelats bixkiak lingardetan odoltuak,
oraino ateratzekoak, bultzaka, hanka zabalik,
kristautasuna oihalean, ea noiz erdituko den behingoan.
Eta gero? Heriotza! Han, hor, hemen. Jainkoaren izeneko zanpatze galanta,
plagak, Herodes, Jainkoak sorturiko Herodes,

eta kontatzen ez dituztenak,
umeak zanpatu baino agian lehenago bortxatzen zituztenak.
Eta eskola egin, erakatsi, bortizkeri eta pedofilian hazi bere semeak.

Otoi! Gure aita zeruetan zirena, izan bedi zure izena,

zeru goienetan egon zaitez betiko, izkuturik. Hala biz!