46 Oroitzapenak erretzen

                                                                          Oroitzapenak erretzen

Dena erre dut,

izan naizena

esan eta egin dudana

eta didatena.

Gora Alzheimer kontrolatua !

Gora ahanzpen obligatua !

Nahi dudalako bizi

Eta ahantzi

Hura, hau, hori.

Jaso nuen edukazio hori, hura

Moralez eta ikonoz osaturiko armadura

Larderiz beteriko hezkuntzaren faktura

Beltzez jantziriko gizarte haren tortura.

Aspergarria ura, nahiago ardoa!

Popatik hartzera denak !

Izorratu nindutenak

Otoitzez josi nindutenak

Beltzez mozorrotik zeudenak

Eta daudenak

Argirik ez baizuten, gorrotoa baizik

eta nik

beste irakaspenik

jaso ote al dudanik.

Gora ahanzpena eta barkamena!

Ez barkatzeagatik baizik eta ahanzteagatik.

Nere gogoa ahula dago eta eskerrik

Ez nuke izango lagunik

Eta alukeritan sarturik

Ukatuko nituzke

Denak, ezerren truke.

Bainan ez naiz oroitzen eta denak maitatzen.

Halere batzuk hor daude sutan pizturik

Gogoan zizelkaturik

Eta mendekua sakeletik

Ateratzeko gertu betitik.

Denbora eskas

Mendekatzeko arras

Eta behin egindakoari, zas!