Elektroxoka
Darwinen ximino bilotsua elektroxoka baten ondorioz gizakit bihurtu
eta Noe epaiketan sartu.
Hobendun bezain konplize!
Nola bestela agindua bete,
abere fornikatze izugarria antolatu arte?
Nola, blusa xuriz jantziriko jainko airetarrak gizakia asmatu
ardoporro berezirik ez balu hartu.
Mais, bai, Dopauta!
EPOa nagusi. Gizakiaren programa informatikoa asma lehen etapan eskapatuta.
Ale, goazen, giza baitan izkuturik dagoen logiziela bikaina betiko tinkatzera
Zato! Muinak larraiketen paturako bidean sartzera.
Zure izena otoi! Eta zure troparena?
- "Darwin eta ximino pre-erektus etzanak
-"Nerea, boga abereen salbatzaileen Noe puteroa eta
kopulatiboa" Inko hippytxuradun mehatxatzailearen zerbitzaria.
Aintzinetik asmaturiko bidean gaudela dirudi, gure sagarrak horzkatzen,
zigorren artean, ilauna ohitura bilakatzen hasten hasi zenean.
Etorkizuna biluztu,
mehatxuka patua agertu,
biziaren denboraren iragaitea egunero laburtu,
denbora berean luzatu,
atzokoa bezala, gaurkotu.
Nongoa? Inongoa ez! Tradizoa luze bezain iraunean sortu,
gaztetu,
zahartu
eta herioztu,
gaur, bihar, etzi, lehen eta azken egunetan hatsartu.
Eta gizon ikusezinak mikrotik oihuka:
-Hau ez egin, bestela
Hil!Hiiiiil
-Hola ez ari, bestela helgaitz
Mil!Miiiiil
- Zer egin dun emazte hobendun?
Zigorra bil!biiiiil
Eta giza supremoa bere untzi bogatzailean hetsiturik hor dago, erabat isil.
Boga botoila idatzia aldameneko itsasoan uhainetan dilindatzen balego bezala,
hagunean pil, pil.
Ximinoen aro iragaitea ilaun bihurtu zenetik,
informatiko bilakatuko ginela keinuz azaldu zitzaigun,
denboraren iragaitea betiko laburra bihurtuz, gizakiarena ,
ez gizakiena,
lehena eta azkena,
ez denen arteko denena.
Non da atzo? Hemen, hor, han?
Eskerrik aurre eraikiriko programak birus bat jaso duela
abstraktoari bidea zabal diezaion
arrunkeri karratutik ihes egin dezan
Azkenean asmatzailea abstraktoa baizik ez daitekelako izan,
berez,
Darwin aldiz ez,
ezta bere teoria ere, zinez.
Are guttiago Noe,
bitarte bat baizik izan ez zena, untziez.
Larrua jotzea bidea baizik ez baita,
ez helburua, haziz eta lingardez.
Erabaki kolegial batek gauzak ezin hain oker agindu
"Errare humanum est" delako
Beraz, sortzailea gizakia, edalea, erretzailea eta puteroa
Beraz gizona?
Non da otoi ama birjina?
Eta Madonna?
Eme probokatzaileen ahoa altxa diezaion.
Baina nola oihua bortziztu emeen boza arinez?
(Mari! Ekar Ortzi eta Atarrabi! Faborez
ikas dezaten, mesedez! )
Programaren antolatzaileak kukusoan errua ere sartu zuen,
are gehiago birusarena
noizpait asmaketa hauts dadin
bere funtsa gal dadin
Xita, gorila ar gaiztoa bihur ez dadin
Untxiak bortxaz behia estal ez dezan
Jainkoaren programa itzulipurdika egon ez dadin.
Askazia eta iturburua lot daitezen
koropilo tinkoa egin dezaten.
Denok sekretuki ximinoak baiginen, baigara, ni lehena,
ohargabeko laburbideetan adarrez adar hegaldakan banoana,
behin adarrak hautsita, lurrera erori arte, sena
programaturik dagoen giza erabat lehertu arte, hoberena
Eta izkuturiko programa agerian utzi arte, kaka zahar lerdena
munduak ustegabeko elektroxok izugarria bihotzean jaso arte.
Big-Bang berriak Inko eta Giza behingoan eta betiko leher ditzan.