08 Aurretik atzera

Aurretik atzera

Heriotzeko lo sakonetik, begiak legainez beterik,

naiz esnatu, aharrausika, gorputza intxaskaturik.

Komunetako estalpea altxatu, pixa egin eta jeikirik,

ur isuri beroaren azpian naiz busti, garbitu, tristerik.

Nere aurrean dagoenari begira nagoelako ote ? isilik…

Atzetik aurrerantzerako bidean sartu naizelako? Zer dakit…

Zuhurtze zohitua galtzen hasi naizelako bakarrik?

Bizitzeko gogoa berpizten, zimurrak lehuntzen, gozoki.

Etxera nator berriro, hortzez beterik, gogoa aurkiturik, emeki.

Harreman gogoetan, solas nahietan, jolas asmotan, amodiotan, alaiki.

Bizindarrari agur bero bat eginik, gaztetzen ari naiz, gogorki.

Gaztea, haurra, ninia, hor nago sorturik, zilbor hesteaz askerik, negarti.

Eta loturik, odolez beterik, lingarda isuririk kanpotik barnera, tripaki.

Burbuila betean amarengan, ostikoka, orroka, goxoki.

Bizigai arrautzetik arrautzetara, ur hazi.

Gogoetan sarturik, amodioz, eztiki.

To! Aita ere hortxe dago, gogoki, zakilki, gizonki.