Berriz atzeraka
Berriz atzeraka
Igerikan nabil, berriz ere atzeraka,
bainan aurrera, aintzina gibelka.
Nere etorkizuna izkutuan daukat, atzean.
Agian ezagutu nahi ez dudalako
korrenteak naraman ur bizitan, itsas joairan, tinko.
Kunka eta kunka, harri, arroka, harkaitz, kolpe eta bingo!
Agian merexi dudalako...
Rassss.... zolaren kontra torraka, redios, Inko!
Agian bizian jasotako azaleko zolda kentzeko....
Biziak estali didan zolda berria,
odolez jantzia eta azala gorria …
Iraganari agurka bainabilkio besoak gora, ia ezina
eta berriro eskuaz, banoa aintzina,dena ahantzi nahi, zer itsaso samina!
Oroitzapenak nituen utziak, bainan dena dago erina.
Oro, lezea, izotza, isuria eta putzua, oi hormamina!
Oro, elurra, mendia, nekea, arrotza, katea eta burdina.
Izotzetik izanera jasotako poz eta mina..
Bitsan nigeri emeki, lasterka,
geldirik, trumilka,
hutselan murgildurik, urez inguraturik,
jauzika, hegaka.
Hatsa askea dut, goraldera arnasa harturik
bainabil, etzanik, isilik, bizirik.
Boza askea dut, goraldera oihua jaurtirik
bainan mina, grina, samina, erina, iduri panpina
eta aurrekoa ikusezina.
Nere igerizko bide luzean
norbait aurreratu dut, igeralari gaizoa, ausarta, ene itzala ote ?
Nekez bihurtu den igerlari aparta, noiz arte ?
Eskutan antidepresiogailuak baititu, une ilun eta triste,
panpin desartikulatu baten antzera badoa, ez da albiste,
unaturik, akiturik, errendaturik dabil biderik gabe.
Bizia ez duela maite dasumakio
edo berez dela aspertu eta esan nahi adio.
Hilik ote doa ?
Gorpu! Beso biziez laguntzaren bila
S.O.S.! Oihuka, deika eta agurka, eta otoitz mila,
atzeraka aurrerantz, adina bizkarrean, hilik badabila,
iragana bustia, atzean utzia,
oinak geldirik, herioz jantzia
Zer pena! Helburutik hain hurbil eta betiko loa, isila..
Zer bizi hezea, trenpea eta bustia!
Interesik gabeko arrantza eta ihizia,
oztopoak baztertzea baizik balio ez duen guzia,
Betea bainan balio eskasekoa edo ainitzekoa, zer dakit nik, zer grazia.....!
Azken oztopoa besoez ezin baztertu arte eta kunka! Adio bizia.
Eta pluf! Ittotta, itota, idiota.