Orai hemendik banoa
Gaur biziaren garroek askatu naute,
oihurik gabe, aire berritan laxatuz, alde!
Iduriz behingoz kaso egin didate
entzungabeko askaminari , orai baietz diote.
Zaunka egon zaizkidaten zakurrak
horzkadatu naute, denek, eta aitzurrak
behingoan bere sakon lana du bete eta lurrak
ene gorputza estali, patuak hazituz bere papurrak.
Elikadura saindua, gainera bota didatena
sinisgabeko mamia, bizogiak, bizobiak daramana.
Eta orai?
Bazenekiten, aspalditik eman bainuen abisua
turuta ozenki joz, toberaz nioen : hemendik banoa.
Ez zaituztet gehiago oztopatuko
betiko bainaiz mututuko
mutuaren hitza egoitzat diat hartuko
eta hortzik gabe isil-isilik geldituko.
Husturik, kaka eginik
eta brageta ongi zerraturik
galtzak betiko goraturik eta gerrikoz hesturik.
Fini iraina eta laidoa
entzungai izan den orroa
irakurgai izan den oihua.
Trabagarri nahi izana dut
margo eta esaldiak orok nizkian zut.
Eta kaka zaharra! Barne aire bat badiat oraino, prut
Hiretako gordeta, ustela, kataprut
Ta ustegabean kakeria atera zait, urtsua baitut
Heriotz soinua barnetik baidantzut
Eta gorrotoa isuri zait, mugagabeko amodioz
bihotzeko zornaz beterik, infekzioz
eta barne arropa gorotzez zikinduz, arraioz.
Olerki bat merexi diat, ez bainauk biziaz laketu
jantzi bitxiaz bainaiz hiretzat beztitu.
-“Zer atsegina zen ezta? “-urrutizkina eskuratu
« Bai Allo? Diga? Bai? Duzuela moztu? »
-“Maite genuen! » Diote boz urrun batetik, ta ez lortu! »
Agian, baina nik ni maitatzea nahi nuena zer?
Inoiz eta inola, nahiz eta iduri Arestik dilindan zioen gondola,
baina ez ! ez da hola ! Drin drin, bai ? Gernikako arbola ?
Xo, Bizirik badirauela
baina zuei bost axola
iratzargailu estetikoa dudalako odola
eta hi, nahiz eta hilik, bizirik jarraitzen, pistola
Bizirik gabeko izate mongola
izan baita hire erredola.
Pozik nagok
izuli bainaiz Periko
Maria Josefa, eta Julitxo, Sanferminetarako
Amari bisita egiteko
buruhandiez jantzita, betiko
Nafar erregez zigantaturik, klasiko
Herioez asea, zaldiko maldiko
ezker eskuin zanpaka,tipiko
eta entrenamenturik gabeko, magiko.
Zerbait jakin ezak mutiko
zerbait esan neskatiko
Horra, ez da entrenamendurik behar hiltzeko
Biziak duela marrazten, grafiko
eta jakin ezak herioa maitatzeko
behar dela kartsuki maitatu
eta hurbiletik ezagutu
milikatu eta ferekatu
hitzez eta bihotzez
betiko dugulako. Ezetz ?
Hila betiko asmatua baita, baieeetz
ez da inoiz galtzen ahal, sineeets
bizia aldiz bai, lekuko Jainko eta apez.
Ni hemendik banoa
ene hilkutxa hutselan badoaz ene gorputz eta gogoa
begi itxiez, hutsari begira, tongoa
tranpa hutsa egina dut, datiboa
herioaren araberazko huts expresiboa
abotsik gabekoa
hiri erakutsitakoa.
Mugitu nahi nuke
zainak ez baititut izan debalde.
Garunak ere ez, « Viva la muerte »
diot bilintxi balantxan nabilela
sorbalden gainean dilindan, hutsean banoala
egur zolaren aurka, kunkaka, banabilela
etzanik, ezin lorik egin, esnagailua martxan ezarririk
biziari agur bero bat emanik
eta zainak berriro pizturik
ernerik, argiz beterik.
Drin, Drin, iratzar, ordua !
Lurrerantz banoa, elikadura gozoa
zizarien sabela kozkortzera, osoa.
Arbasoa eta Bidasoa
bizi hilauna ematera
hilatik bizia sortzera
barrabiletik hark atera ninduen bezala
hazia sorgai, amaren aluan zebiltzala
deusetik etorria
hozituz hazi berria
gorputz luze hezea
arraren antzekoa
eta bizi, eta hil
« Aitaren etxea »betetuz eta hornituz
handik pasatuz eta hilhutxan sartuz
hutselatik hutselara lerratuz
eta berriro, bat, bi eta beste bat, ni sortuz
leizetik leizera eta itsasora igeriz zaurituz
hutsela bustian sartuz
amaren sabelan hurtuz
urtsurik, hil ta bersortuz.
Gezurra ! Herioa ere gal daiteke!
biziaren arabera, badakik hik ere
heriotza delako, da ibilbide
Herrien astelehen eta astearte
asteazken eta ostirale
baina bereziki igande
pausa egun historikoa , komandante
zertaz pausatzeko? Otoi, karitate
isilik otoi egon zaite
Bing- Bangaren eztandaren zai baigaude.