Poesie 2011 - 2012

Orai hemendik joan behar dut

                                                          Orai hemendik joan behar dut

 

Zuhaitzen artean, atzera begira, hor dago Jainkoa
izuturik, beldurturik, Darwin bere txeka ari delako, gaizoa
eta pertsegitzen, lasterkatzen eta jarraikitzen, oa,oa ,oa, orroa
Eta pun ! Lurrera ! Harri baten aurka trebukatuz,  oi inozoa
zeruko sarrera ezin bilaturik, naturatik ihes egin nahirik, salmoa
Ahalkez beterik jeiki eta danba lo zegoen aingeruari  eman ostikoa
-« Non da Adan? » dio hasarre, -« eta Eba ? », oihu simiotikoa
Eta ni bitartean, arbola ustel baten enborrean sarturik
besadar agortuz bizi berria higitu nahirik
denen lekuko eta testigu, ezin hobekiago gorderik
lotsaturik, pentsatuz  Horrek egin nindukenik
eta aingerua asperturik  dioela -« Barka baina, ni  banoa hemendik
ene harkaitzera lo egitera », ahoa zabalik.
Darwin, bakar- bakarrik, ametsak hautsi nahirik
Edenetik jeitsi zen, zurubi luzea harturik.
Beti bezala, Jainkoa  bakarrik zegeldien,
Aingeruak ere asperturik baitzeuden,
mundua horrengatik kreatu baitzuen,
bakarrik egon zedin,inoren agerian, inoren
eta ni bere antzera sortu ninduen
bizarra sasiez zamartua, zimurtua,lar luzeez jantzia
hemeretzigarren  mendeko margoetan ageria
luze, ilun eta ezin zikin eta itsusiagoa, egia
esdeef baten ituxarakoa, txukunik gabeko gizakia.


Bat-batean adar bati koropilatua eta trabatua
bere bizar biloa nere parean zait gelditua
zuhaitzaren zulotik begira eta hark ni agurtua
herabeturik, nere izenez galdeginez, ezkibelatua.
Ea nor nintzenez ? Ea Darwinek honera bidaldua ?
Gero,  gozoki eta uzkurki , ea zer nekien nik ?
Eta bera nor zen erantzun nioenik,
Ez zekiela derantzudan, memoria galdu zuela
eta bere izenaren bila bazebilela.
Eskerrik , gogoa berreskuratzeko eskutan zeukala
aspaldiko  buztintresna, lantzeko tornua
gizakiak egiteko erabiltzekua.
Eta eguzkia gogor jotzen ari, idortzekua
eta ni aurrean oraino sortzekua.
« Non ostias sartu zait Darwin ! », nioen nere baitan, ozenki
nahiago diat badaezpada ere ene ondoan ikusi,
tximino, gorila eta guzi
eta haien semea iduri
ezen ez zahar honengandik hazi eta hezi.
Gutti baiginen ni bezalakoak
holokausto orokorratik salbatutakoak
nor bere zuhaitzean sarturikoa
aingeru alfer haren parean tente emanik
nahiz eta besoak galdurik, indar gaberik, iñarturik.
Komandante supremoak galtzak jetsi
eta zuhaitzaren aurka bing-bang intestinala botatzen zen hasi ,
eztandaka,
puzkerka,
berak sorturiko giza garunak husturik,
urtsurik,
gorotz larriez ipurditik
dena botatzen, askerik
sinfonia lbre batez lagundurik,
eta paperik gabe egonez, ea besadar bat uzten ahal nioken galdetu zidan.
Baietz, nola ez,nola onar Jainkoa ipurdi zikina ?
Bainan ostorik gabeko besadar idorrak nituela abisatu nuen,
ipurzuloa zaurituko ziokeen adarrez hornitua egin nindutela,
edo gorputzat hartu nuen zuhaitza, berak hala egin omen zeukala
edo Darwinek ximinoei zintzilik egon zitezen  asmatu ninduela.

Lasai egoteko esan zidanean, patxada hartu nuen eta zuhaitzetik atera nintzen.

Jainkoa pozik zegoen, hantxe defekatu zituen gizon errestoek usainik ez zeukatelako,
aspaldi bilatzen zuen magia azkenean lortu zuelako.
lorpen zaila, munduan izan zitekeen ardiespen zailarena,
gizari bere ustel usaina kentzea.
Baina Jaikoaren zientzia arras aintzinatua zegoen eta bere ustelkeri guziaz husturik,
gizon kaka garbi bat lortu zuen, digeritu gabeko gizon urtsu argi kolorezkoa,
bere idurikoa
argia, txuri airekoa
eta itxura onekoa
eta begi urdinetakoa
ator xuriz jantzitakoa
eta berekoitz erakoa
beste koloreen bozemaile izandakoa.

Zuhaitz kanpotik hari entzuten ari nintzaion, buru belarri
Eta aingeruak lolekutzat harturiko arroka, gogor eta larri.
Ostiko batez iratzarri nuen, lekuko bat behar nahi nuelako
testigu bat, hobekiago ulertzeko
entzuleen artean izanen dudalako hainbat hegoaldeko,
baina lasai, hauxe denentzat baitut esateko.
Zuhaitzaren aurka dagoen usain gabeko gorotzarentzat lehenik
tirriteriz osaturiko gizakiarentzat bigarrenik
enetzat hirugarrenik.
Eta hiretzat, inertziazko fedetiar ohikoarentzat azkenik.
Eta zergaitik jakin gabe, to !, Aia, ai, ai, kakiteko gogoa sartu zait niri ere
eta edukaziorik gabe
Jainkoari ,kopie kole !
Galtzak jetsi eta esandako guziei  krema marroina isuri nahi
baina  errespetua nagusi,
agian zuhaitzpean bi kakak ezin zirelako nahasi
prakak altxa , brageta itxi
eta gerrikoa tinkatu estuki .
urruntzen ari negoelarik,  tripako mina etorri.
Ai, ai, ai, berriz badator !
Galtzen ondotik barneko arropa eror
eta ipurzulotik indarka, puzkarra bota, luze bezain puzkor,
ferietako puxika erraldoia hantzen hasi , miraria hor
Zer  kakeri emankor
eta gorotza betor!
Bainan ez! Trabez traba baletor bezala
Bing bang intestinalak puxika du lehertu
eta inguruko zuhaitz guziak zipristinez ditu zikindu,
hezetu eta hazitu
ur hartu  eta  kak-haziz hozitu.
Zuhaitzak bizigai dira bihurtu
Hamelinen atzetik ordenean formatu
eta dantza arinean oinez bidea hartu
Biziaren bidea, gizaren hilera daramana
Bigarren bing-bang-etik  atera dena
eta  Darwin, zintzilik, gorde zuhaizpetik dauziena
eta Jainkoa alaiki eta azkenean esnatu den aingerua
nere atzetik badatoz, hemorroidez beterik, biharko mundua
sortzera, denak eskutik, aho batez abesten kantua
“Lepoan hartu eta segi aurrera” himnotzat dutena hartua
udaberriz janzten baratze eta ortua.
Tximinoak arboletan larrua jotzen  ari dira gogorki
Jainkoari erakusten nola jokatu gizonki
eta Darwin irriz, eskukadaz kakeuliak izaraziz
adar batetik buztanetik zintzilik egon nahiz.

.
Baina hor gabiltza lasaiki, Jainkoa, Darwin eta hiruok
zer hiruki xelebrea! Trinitate saindua! Zerua,zuhaitza eta lurra garenok
eta aingeru guziak deituz,  izan daitezen  testigu
ea mundu berriari nola eman berriz gaztigu
Hori entzunda, Adanek, argirik betea, baitigu
otoi , erru berdinean ez erortzeko xuxurlaz ari zaigu .
Sugerik gabeko larrua jotzera indarka
Ebaren eskutik, irrifarrez, Darwin badoa agurka,
Gernikako arbolaren  ezkurrak botatzen apurka.
Oihan berria badasor, sakrifikaziorik gabekoa
hilaz ez baita erina amodioa.
Gogoetan, harriturik , bilo haizkile gozoa
harrazkatuz, ametsetan, hor dago Jainkoa….
Eta ni, aizu den sagarra gorria jatera banoa.