Poesie 2011 - 2012

Oroitzapenak erretzen

 

 

Oroitzapenak erretzen


Dena erre dut,

izan naizena

esan eta egin dudana

eta didatena.

Gora Alzheimer kontrolatua !

Gora ahanzpen obligatua !

Nahi dudalako bizi

Eta ahantzi

Hura, hau, hori.

Jaso nuen edukazio hori, hura

Moralez eta ikonoz osaturiko hura

Larderiz beteriko hezkuntza hura

Apezez jantziriko gizarte hura

Aspergarria ura, nahiago ardoa.

Popatik hartzera denak !

Izorratu nindutenak

Heziketa eman zidatenak

Beltzez jantzirik zeudenak

Eta daudenak

Argirik ez baitute, gorrotoa baizik

eta nik

beste irakaspenik

jaso ote al dudanik.

Gora ahanzpena eta barkamena!

Ez barkatzeagatik baizik eta ahanzteagatik.

Nere gogoa ahula dago eta eskerrik

Ez nuke izango lagunik

Eta alukeritan sarturik

Ukatuko nituzke

Denak, ezerren truke.


Bainan ez naiz oroitzen eta denak maitatzen.

Halere batzuk hor, bizirik

Gogoan zizelkaturik

Eta mendekua sakeletik

Ateratzeko gertu betitik.

Unea eskas

Mendekatzeko arras

Eta behin egindakoari, zas!

Tori eta jakin gabe zertaz..

Nere afera baita

Nerea eta beste inorena.


Podere berezi bat nahi nuke eskuratu

Min egin didanaren patua eskutan hartu

Eta erail, emeki-emeki hilbidean sartu

Tori! Egin didazunarengatik!

Min egiteagatik

Gaistoa izateagatik

Mulean *sartzeagatik

Zure indarrarengatik

Y ahora jodete!

Que no soy un juguete.

Va te faire enculer !

Quel plaisir sur vous, d’éjaculer.


Zu eta bestea

Zabalik baitut hestea

Kakeri urtsuez betea

Irekita usain atea

Eta erbestea

Zuretzat orain hestea

Hetsipena eta katea.


Agur orain bereko solas

Agur pentsamen eta jolas

Agur buru nahas.

Hauxe da

Zer da?

Agur ala agur?

Kaixo ala adio ?

Horixe dut gakoa

Esan nahi dudana ez ulertzea

Baizik eta susmatzea

Eta ongi hartzea.

Hori dut nahikoa

Agur aspaldikoa.






Mulean: “Dans le moule”, denak bezala