Poesie 2007 - 2010

Asperturik nago

Asperturik nago, zerez ez dakit arren
Handiez, frantsesez, gauza bera baita omen.
Erasoa ez dute maritimoa, idorra baizik hemen
Handikeria ez terrestrea, bai lurkanpokoa, omen
Ez ditut maite, denen gainetik baitaude, hemen
La France dela rance ez dira ohartzen,omen
Eta giza rightsetatik bizi dira denak hemen
Nahiz eta zozo eta asto, oro dute on, omen
Putz baten iduri jalgi da Sarkosy, hemen
Handikeria bazkatzen, handikeriz bazkaturik ,omen
Zer nazka , euh, euh,oh la la eta merci, hemen
Hori bai eskua emanez dena konpontzen, omen
La pointe de la pointe, eta zer esan hizkuntzan, hemen
Mintzaira hoberena baitute, aberatsena, omen
Eta iraultza, la république eta la grandeur, hemen
Bainan errespetua ahantzi dute dans l'hexagone, omen
Eta frantses ona ez dena , paysan bat da hemen.
Ni pirata izan nahi dut, itsas gizon izeneko omen
Frantziko Somaliar uretan erasoz eraso bogatu, hemen
Eta uhain gainetan Le eta La France aurkitu, kasualitatez omen
Denak dantzan ezarri, mutu dantzan omen
Ea behingoan isiltzen diren eta ikasten. Amen.