Prose

52 Behatzak- Maiatz


Behar den tokian antolatu nituen eta behatz kutxan gorde nituen.
Eskolako tresnak han sartzen bainituen.Estalkia lerratzen hasi nintzen,irristalan.
Abiatze bitxi hortara lotu nintzen.Bost behatzak lerroz lerro hantxe sartu nituen.
Aste baten buruan,maisuak lan poetiko batentzat,kutxa irekitzeko agindua eman
zigun.Ni erran zaharren jarraitzaile bezala,agindua bete nuen.
Lehenik xorroxkilo ttiki bat aurkitu nuen.
Gero erregelatxo zikintxu bat eskuratu nuen.
Ezagailutxo bat ere eskutan hartu nuen.,bainan ipotxa,Valium baten neurriko ezagailua.
Bulegotik orrialde garbi bat atera nuen.
Zuzendariak atea ireki orduko marrazki bat egiten hasi nintzen.
Nere tresnak bizidunak bilakatzen hasi ziren,behatzak,lehenago sartu nituenak.
Azazkalik gabeko behatzak odoletan agertu zitzaizkidan.
Zuzendariak ere ikusi zituen eta hauteman zorrotza ematen hasi zitzaizkien.
Bitxi bezain erotzat hartu ninduten.
Eritetxerat eraman nindutelarik,lokartu nintzen.
Esnatu nintzenean,eskuei begirada arin bat eman nizkien.
Zoriona!Idazle bihurtu nintzen!
Erri potostzat,ezagailua.
Beste guztitzat,arkatz,xorroxkilo eta erregela.
Hor konturatu nintzen adinean sartua nengoela.
Alaba ikustera etorri zitzaidanean erran baitzidan:
-Aita ordenagiluaz ari gara mende huntan!.
Orduan dieta gogorrean sartu nintzen eta kilo pilla bat galdu nuen.
Eskola tresna guziak galdu nituen eta idazle egin ninduten.


Xubiltz