Prose

53 Berroigoita hamar urte- Maiatz

Hogeitamar urte daramazkit berrogeitamar urteetan hil behar dudala esaten,eta orain
ustegabean hor nago,azken urtearen atean,jotzeko herabe,deitzeko gogorik gabe,hel
egiteko asmorik gabe.
Zer dut hoberena?
Kasurik ez egin eta ikusiko?Ala depresibitatean segi eta hiltzeko bidean sartu?
Ez dakit!
Hau uzteko gogorik ba al daukat?
Nere azkazia gogoratzen zaidanean,ez!
Egiteko gelditzen zaidan lana bururatzen zaidanean,ez!
Oraintxe bukatu dudana gozatzeko behar dudan denbora ikusten dudanean,ez!
Bainan eguneroko bizia bizitzen dudanean,bai!
Bakarrik bizitzea balio ote duen?
Amodiorik gabeko izaiteak balio ote duen?
Minez jositako bizia osatzea balio ote duen?
Ez dut uste.Bainan ez da erresa moztea.
Botika baikorrak hartuz ,sendatuko ote naizen?
Sendagailu hoberena: Maitasuna.
Pastillaka hartuta,ondoriotsua
Ziztaldika hartuta,atsedentsua
Bost hilabeteren buruan berrogeitamar urte beteko ditut.
Maiatzaren hogeiean.
Orduko emaitzak beharko ditut.
Bietatik bat:Gora ala behera.
Behar bada aroak lagunduko nau,eta
Udaberrian sartzekoan biziari gustua hartu.
Ez da lehen aldia izanen
Ez azkena ere.


Xubiltz