Prose

54 Beti bezala- Maiatz

Atzo hil nintzen.
Egia zer gauza goxoa.
Ez bizia uztegatik... Aspalditik ikusteko lagunak aurkitzeagatik baizik
Denak han ziren. Eta zer xantza, justu-justu afari bat bazuten.
Nere etortzearen berria jakin zutelarik, gomitatu ninduten.
Zinez ezin hobekiago giro berri hura ezagutzeko. Ostatu hartarat hurbildu nintzenean, inor ez nuela ezagutzen iduritu zitzaidan. Kanpoko belarditto har¬tan, zenbait gazte, zikiroa erretzen ari ziren. Buru go¬ra-behera isil batez, arrotz bat bezala errezibitu nin¬duten.Barnean arrots frango nabaritzen zen. Harantz abiatu nintzen.
Zer zoriona! Iker salbu, lagun guziak han nituen: Gerardo, Maite, Mirentxu, Karl, Jesus, Mizel, Xi¬mun, Alex, Andoni, Jon, Pallo eta Luis.
Agurra ezin beroagoa izan zen. Han ziren bertze zonbaitzu presentatu zizkidaten.
Zikiroa erre bitartean, edaten egon ginen.
Hixtorio zaharrak atera genituen, urte hartako San Ferminak, eskolako oroitzapen irrigarri haiek, solda¬duzkako astokeri haiek, ezinezko amodio goxo haiek, denak zozokeriak, bainan goxoak, lagun arte¬koak.
Karl eta Jesus zoko batean, bazter-bazterrean zeu¬den, deusik edan gabe, elkar solas serioetan. Afaria prest zegoen. Goiko janlekurat igo ginen eta han jarri.
Lehert eta zalapart egin ginuen. Zer haragi goxoa. Zubiurtik etorri bait ziren egitera, ohiko gazte su¬kaldariak.
Irish kafe batzu afaria bururatzeko hartu geni¬tuen. Muturra berotzeko. falta genituenak! Zer irriak eta zer solas ergelak...!
Kofiaka, Patxarana...eta Txanpaina ere ekarri zigu¬ten. Purua nahi zuenentzat ere. Bi hartu nituen. Ber¬tsoka hasi ziren. Pellok kitarra hartu eta kantuz hasi ginen. Nehorrek ez daki egin genituenak. Bizpahiru Whisky ere edan nituen. Oihuak baizik ez ziren adi¬tzen. Karl eta Jesus asperturik etxerat joan ziren. Goizeko hirurak hurbil ziren. Laurak arte han egon gi¬nen.
Norbaiti bururatu zitzaion Maputzeko bestak zirela. Harat abiatu ginen. Garagardoz leporaino bete ginen. Dantzan ere aritu ginen; gutti, musika berehala buka¬tu zelako. Bapatean Iker agertu zen. Eztai batetik heldu zela... Bera ere zerbitzaturik zegoen.
Ni han ikustean, benetan harritu zen.
To! Xabier, bizi zara? oihukatu zidan.
Bai Beti Bezala!, azken garagardoak irekitzen ari zi¬tza izkigutelarik.

Xubiltz