39 Arrain gizajaleak

                                                                              Arrain gizajaleak

Noeren uholduntzian nahiko asperturik zeuden,
hainbeste egun eta urte irauten
eta abereetan batto eskas zela ohartu ziren.
Zurezko lehor dilinda hartatik arrantzan hasi ziren,
arrainek ddasta zezaten geldigabeko fornikatzea zer zen .

Amuak prestatu eta moko luze beltz adituenek haria uretara igorri zuten.
zerbait jakin gabe : Arrainak Jainkoaren mehatxu eta mendekutik salbu zeuden !
eta denbora luzea izan zuten haien gisara gizarte bustia antola zezaten,
harrapakinek botatako sare eta amuei aurka egiten ikasten baizuten
Hilabete luzez formazio bereziak segitzen zituzten,
ur sakona zela Jainkoaren gordeleku sekretua, nehork ez baitzekien
eta Ikastaldiko maisua trebea, Jainkoa zutela omen.
Tranpa ederra asmatu zuten, klandestino supremoa haien artean babesten
agian lainotik ala adarretik uretara eroria zuzen ?

Edo Darwinek bultzatuta, uretara igorria eta irentsia, « la repesca » omen
« La repêche » zuten, bai bai, es ke, heu, oh la la, agian damutze ofiziala zen ?

Poek hala idatzi baitzuen lehen ipuinean,
argitaratu gabeko ezezagunean,
« Noe-ren belea » idatziriko baino lehenagoko izengabean

Eta bitartean, abereak, untziaren leihotxoetatik
bele arrantzaleei begira eta txaloka.